Secciones
Servicios
Destacamos
Artista klasikoek mediterraneoan topatu zuten argia Eduardo Chillidak ere aurkitu zuen. Ez bakarrik topatu, baita berea egin ere. Hala egiaztatu dezake batek 2020ko ekainaren 1era arte Chillida Lekun ikusgai dagoen aldi baterako 'Argiaren bila' erakusketa bisitatuta.
Chillidak bere eskultore ikasketekin hazi zenean bere «arte lan gustukoenak grekoak» zirela dio Mikel Chillidak, museoko garapen taldearen zuzendaria eta artistaren bilobak. «Halakoa zen bere maitasuna korronte horrekiko, konturatu egin zela arte klasikoak bere gain eragin handia zuela» azpimarratzen du museoko garapen taldearen zuzendariak. Eragin horretaz urruntzeko asmoz Chillidak erabaki «gogor bat hartu zuen»: arte klasikotik urruntzea. Bitan saiatu zen korronte honen «argia eta arkitektura» kontzeptuetatik urruntzen; 1943tik 1947ra, arkitektura egiteko prestakuntza-ikasketak utzi zituenean eta 1951n, burdina lantzen hasi zenean, Fidiasen eta aurrekoen lanetan inspiratutako igeltsuzko lehen eskultura figuratiboak gainditzeko asmoarekin.
Ia hamar urte egon zen artista arte klasikotik urrun. 1963an egin zion berriro ere aurre Louvren. «Orduan konturatu zen jada korronte honek ez ziola kalterik egiten», azaltzen du Mikel Chillida. Egoera berri horren aurrean, artistak bidaia «ikaragarri bat» burutu zuen bere emaztearekin batera Grezia, Italia eta Frantziatik. 'Argiaren bila' erakusketan, hain zuzen ere, bidaia horrek zer nolako aldaketa sortu zuen Chillidaren lanean erakusten du. Izan ere, Mediterraneoan egin zuen bidaia horri esker, eskulturaren ikerketan erabiltzeko «argia eta arkitektura» kontzeptu berriak ezagutu zituen.
Erakusketa hau osatzen duten elementuak hiru dira: alabastroak, 'argiaren bila' seriea eta grabitazioak. «Elementu horietatik bitxienak ere hiru dira», adierazten du Mikel Chillidak. «Alde batetik portzelanazko grabitazioa dugu eta bestetik bi eskultura. Bata 'Homenaje a Kandinsky' da eta bestea berriz 'Elogio de la luz 13'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.