

Secciones
Servicios
Destacamos
Euskal gatazkaren inguruan egiten den memoriagintzaz «kritikoki hausnartzeko» abagunea eskainiko duen zita bikoitza izan nahi du ekainaren 20an eta 21ean Usurbilen izango den Jakin Jardunaldia. Ekimenaren hamargarren edizioa izango da, zortzigarrena hiru eragileak elkarlanean egina, eta ohi bezala UEUren Udako Ikastaroetako bat izango da. 'Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka' izango da 2024ko honen izenburua. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak eta Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatea
Gatazka eta memoria kontzeptuen uztarketa izango da aurtengo Jakin Jardunaldien ardatza, Agirrek azaldu duenez: «Memoriaz hitz egin nahi dugu. Eta gatazkaz hitz egin nahi dugu. Memoriaz hitz egiten hasteko, galdera pertinentea izan liteke honakoa: gatazka baten bilakaeran, noiz hasi gaitezke memoriaz hitz egiten? Zer da memoria? Zer da historia? Zer, kontakizuna? Nork ebazten du? Nork kontatzen du?». Memoria kolektibo eta publikoa eraikitzea botere jokoa da, Agirreren esanetan, «hortik eratorriko baita kontakizuna. Eta kontakizunetik historia, eta historiatik memorialak eta memoriaren industriak, eta hortik memoria kolektiboa eraikiko da, eta hortik aurrera egin beharreko bideak zedarritu».
Ekimena aurkezteaz gain, hiru eragileek hitzarmen berria sinatu dutela azaldu zuten, jada hirugarrena -lehena 2017an izan zen- eta 2027ko abenduaren 31 arte izango dela indarrean. «Guretzat, Usurbilentzat, luxua eta ohorea da halako bidaide apartekin lan egin ahal izatea eta, bi egunez bada ere, Usurbil herri-unibertsitatearen topagune izatea: gisa honetako topaketak behar-beharrezkoak ditugu elkarrekin pentsatzen jartzen gaituelako, eta herrigintzarako eta herri-eraikuntzarako ezinbestekoa da hori», goraipatu zuen Solabarrietak.
Hala, udalak, urtero, 10.000 euro bideratuko ditu jardunaldiok antolatzeko: 4.000 euro UEUri eta 6.000 Jakini. UEUk, bere aldetik, jardunaldiok udako ikastaroen barruan antolatu eta koordinatzeko ardura du; hari dagokio matrikulazioa kudeatzea eta jardunaldietako alderdi teknikoak lotzea ere. Jakinek, berriz, jardunaldiok gogoetatu, diseinatu, zuzendu eta dinamizatzen ditu, baita jardunaldien inguruko zenbaki monografikoa osatu eta argitaratu ere.
Ildo horretan, Bengoetxeak gogoratu zuenez, UEUren Udako Ikastaroek 52. edizioa dute aurten. Haren esanetan, ikastarook gizartearen beharretara egokitu dira urtez urte: «Gaur egun, hausnarketa eta gogoetarako gune dira. Besteak beste, hori baita UEUren funtzioetako bat: Euskal Herriarentzat garrantzitsuak diren gai eta eztabaidentzat gune akademiko euskaldun bat eskaintzea, gure gizartea aberatsagoa izaten laguntzeko asmoz». Nabarmendu duenez, elkarlana da euren jardunaren oinarri nagusienetako bat: «Jakin Jardunaldiak horren adibide garbia dira».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.