Mikel Laboaren zenbait kantaren berrinterpretazioa ekarriko duen Patxo Telleria 'Ai gure juaneteak!' proposamena martxoaren 15ean oholtzaratuko da Itsasmuseumen Bilboko Loraldia jaialdiaren baitan. Ikuskizun eszeniko hibridoan Telleriarekin batera izango dira Adrian Garcia de los Ojos (pianoa) eta Maider López (biola).
Publicidad
Ikuskizun hibrido da 'Ai gure juaneteak!', hitzak eta musika uztartzen dituena taulan aktore-musikari (Telleria) bat eta bi musikari-aktorerekin (Garcia de los Ojos eta López). Testua, aurreratu dutenez, «Mikel Laboaren zenbait kanten berrinterpretazio erabatekoa da» gaur egungo begietatik, besteak beste 'Hegazki errariak', 'Izarren hautsa', 'Bedeinkatua', Negu hurbila', 'Lili bat, 'O Pello, Pello', 'Haika mutil', 'Baga biga higa' edo 'Ihes betea'. «Gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatiak».
Artistak: Patxo Telleria, Adiran Garcia de los Ojos, Maider López.
Data: Martxoaren 15ean, 19:30ean.
Aretoa: Itsasmuseum Bilbao
Prezioa: 12 euro.
Iraupena: 60 minutu.
Telleriak aipatutako kantuak «berkodifikatu eta berregituratu» ditu eta estreinakoz martxoaren 1etik 23ra bitartean 'Munduari begiratzeko modu bat' lelopean izango den Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa aurkeztuko du. Hiru artistek hitzak eta melodiak ikuspuntu berrietara eramateko ahalegina egingo dute. Bide berrietatik abiatuko dira desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Artze, Lete, Sarrionandiaren letrak piztuko dira fokopean eta euren melodiak ere ildo garaikidetatik abiatuko dira. Ildo horretan, Zumeta ere ez da faltako estetika arloan. Horrela, orain dela 50 urteko sentikariaren aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (Baga, biga, higa sentikaria, esate baterako) berrerabiliko dituzte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.