Buzoa 1983 urtera arte egon zen eskaparate bartean. E.I.M.

Miracruz kaleko buzoa ikusgai Euskal Itsas Museoan

Donostiar askoren ezagun zaharra Musealiak ekimenaren baitan erakutsiko dute urtarrilaren hasiera arte

Jueves, 26 de agosto 2021, 12:34

Euskal Itsas Museoak Musealiak erakusketa gunean Donostiako bizilagun ezagun bat du ikusgai, 1983ra arte Gros auzoko Miracruz kaleko Suministros Industriales Emica dendan zegoen buzoa, hain zuzen ere. Musealiak proiektuak Museoko bilduman parte diren obren historia aztertzen saiatzen da, euren ibilbidea berreraikitzen eta eguneroko objektuek gure ondarearen parte izan daitezkeen adierazten.

Publicidad

Oraingo honetan, Museoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, «Donostiako imajinario kolektiboan dagoen objektu bat erakustea erabaki du, urtarrilaren hasiera arte. Miracruz kaleko buzoa, hiriko biztanle askok gogoan duten pertsonaia da, auzoko gurasoek txikienak gaizki portatzen zirenean bisitatzera eramaten zuten, metalezko burua zuen gizon erraldoi honek nahiko beldurra eragiten baitzuen».

Euskal Itsas Museoko langileen ikerketei esker bere jatorria eta bere historia jakin izan da. Buzoa 1930 inguruan Londresen Siebe & Gorman enpresa ingelesak egin zuen Londresen eta 1936an iritsi zen gure hirira, Suministros Industriales Emica dendara. «Nahiz eta urte bereko uztailean guerra zibilak eztanda egin, buzoak zein dendak zutik igaro zuten. Tamalez, 1983an denda itxi egin zuten eta buzoa Antiguo auzoko soto batean ezkutatu behar izan zuten. 1993an empresa bereko langileek Euskal Itsas Museora ekarriko zuten, eta gaur egun ganbaran kokatua dago», irakur daiteke Museoaren oharrean.

Buzoa ikusgai dagoen Musealiak gunea ikus-entzunezko materialekin osatzen da, eta bertan, objektuaren historia azaltzen da. Gainera, donostiar zahar hau hobeto ezagutzen laguntzen duten idatzizko dokumentuak eta soinu-materialak ere kontsultatu daitezke. Obra doan ikusi ahal izango da Museoaren ganbaran, museoaren irekiera orduetan, urtarrilaren hasiera arte.

Erakusketa gunea doan eta libreki bisitatu daiteke, asteartetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00, eta igandeetan 11:00-14:00 eta 16:00-19:00

Testigantzen bila

Pieza oso ezaguna denez, Euskal Itsas Museoak hiriko bisitariak gonbidatzen ditu buzo horri buruzko oroitzapenak partekatzera. Horretarako, bisitariek buzoari buruzko oroitzapenak partekatzeko gune bat prestatu da eraikuntzaren ganbaran. Gainera, Donostiako herritarrak Museoarekin harremanetan jartzera bultzatzen ditu Museoak komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidera edo 689035962 whatsapp zenbakira buzoari buruzko pasadizoak edo irudi zaharrak bidaliz.

Publicidad

Musealiak ondarekiko sentsibilizazio proiektu bat da, museo batean erabilera arrunteko objektu batek egiten duen bidaia ezagutzeko aukera eman nahi du hau ikusgai egon arte. Horretarako, 2019az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiako hiru museo foralek, El Euskal Itsas Museoak, Igartubeiti baserri museoak eta Zumalakarregi museoak ondarearekin lotutako obrak aurkezten dituzte. Inguruan ditugun eta ondare bihurtzen diren objektuei buruzko hausnarketara gonbidatzea du helburu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad