Borrar
Urgente Retenciones en la N-I en Villabona y en la AP-8 en Getaria por sendos accidentes múltiples
Michelena
Miren Agur Meabe | Euskaltzain osoa: «Euskaltzaindia gizatiartzeko eta munduratzeko sasoia heldu da»
Miren Agur Meabe | Euskaltzain osoa

«Euskaltzaindia gizatiartzeko eta munduratzeko sasoia heldu da»

Miren Agur Meabe idazleak Akademiak Euskaltzain oso izendatu izana «ohoretzat» jo du eta «herritarrengandik hurbilago dauden proiektuetan» aritzea gustatuko litzaiokeela azaldu du

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 25 de febrero 2022, 15:41

Berezko duen «errespetua, begirunea eta miresmena zainduta» eta ehun urtez heldutako zereginak edo hizkuntzaren kalitatea ahaztu gabe, Miren Agur Meabek Euskaltzaindia «gizatiartzeko eta munduratzeko» sasoia heldu dela defendatu du. «Hiztegigintzan eta ikerketak bultzatzen jarraitu beharko du, baina uste dut beharrezkoa dela orain arte izan duen irudi solemnea pixka bat astintzea edo eraldatzea». Ildo horretan, Akademiak egindako lana azpimarratu nahi izan du, baita honek «erakunde gisa indarrak erakartzeko duen potentziala».

Ildo horretan, Euskaltzaindiak «herriarengandik hurbilago» egoteko gazte taldeekin, «han-hemenkako irakurle talde, ekintza antolatzaile eta kultur programatzaileekin» egon beharko duela aurreratu du Meabek. Hori bai, idazle bizkaitarrak adierazi du oraindik ez duela «Akademia barrutik ezagutzen» eta, beraz, «denbora beharko dela lemari jarriko zaion norabidea jakiteko».

Euskaltzaindiak Xabier Kintanaren hutsartea betetzeko hautatu du Miren Agur Meabe eta indarrez sartu dela nabari da. Hala mintzatu da gaur Donostian idazle eta itzultzaile bizkaitarra Euskaltzain oso izendatu berritan. «Izendatu izatea ohorea da, baina ardura handia ere eta nik ardura bati eman diot baiezkoa prest nagoelako nire indarren eta gaitasunen arabera Euskaltzaindiari laguntzeko, bereziki literatur alorreko ekintzetan», azaldu du Meabek.

Izan ere, ekimen horietan ikusten du bere burua idazle bizkaitarrak. «Niri gustatuko litzaidake herritarrengandik hurbilago dauden proiektuetan aritzea. Uste dut Euskaltzaindia Euskal Herri osoaren akademia dela».

Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) Irakasle Ikasketak eta Euskal Filologia ikasi zuen, eta irakaskuntzan eta testu liburugintzan aritu zen urte askoan. Gaur egun, helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa bai poesia.

Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n, 'Azalaren kodea' eta 'Bitsa eskuetan' poema liburuengatik, eta Euskadi saria hiru aldiz erdietsi du, 'Itsaslabarreko etxea' (2002), 'Urtebete itsasargian' (2006) eta 'Errepidea' (2011) gazte nobelei esker. 'Mila magnolia-lore' albuma 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan ageri da, eta 2021ean Espainiako Poesia Saria irabazi zuen, 'Nola gorde errautsa kolkoan' lanagatik.

Ohorezko euskaltzainei omenaldia

Ageriko Bilkuran Euskaltzaindiak 26 ohorezko euskaltzain berrien artean diplomak banatu ditu. Honakoak izan dira gaur Andres Urrutia Euskaltzaindiko lehendakariak hitzartzean esan bezala «aitortza eta omena» jaso duten ohorezko euskaltzainak: Luis Alberto Aranberri Amatiño, Itziar Idiazabal, Anjel Lertxundi, Xabier Mendiguren, Jose Antonio Mujika, Ramon Saizarbitoria, Josu Zabaleta, Antton Aldekoa-Otalora, Pilare Baraiazarra, Jesus Eguzkitza, Juan Luis Goikoetxea, Lontzo Zugazaga, Manolo Arozena, Carlos Garaikoetxea, Maria Pilar Lasarte, Daniel Lopez, Rosa Miren Pagola, Pakita Zabaleta, Piarres Aintziart, Luzien Etxezaharreta, Daniel Landart, Mixel Oronoz, Marikita Tambourin, Bernhard Hurch, José Antonio Pascual eta José María Sánchez Txepetx.

Hala, egun 24 euskaltzain osok, zazpi euskaltzain emerituk, ia 150 bat euskaltzain urgazlek eta 68 ohorezko euskaltzainek osatzen dute Euskaltzaindia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Euskaltzaindia gizatiartzeko eta munduratzeko sasoia heldu da»