
felix ibargutxi / aiende sánchez
Domingo, 3 de mayo 2015, 10:12
Lain taldeak bere hirugarren diskoa atera du: Tximeletak. Aurrekoen aldean, askoz rockeroagoa da, eta beste diskoetxe batekin burutua; oraingoan, Baga-bigarekin. Taldekideek aurkezpen-ekitaldian adierazi dutenez, ez da erraza izan norabide berria zehaztea. Izan da tentsiorik ere. Diskoaren izenburua sinbolikoa omen da: «Metamofosi bat gertatu zaigu, eta kapulu barruan dagoen har hura tximeleta bihurtzen den bezala, halaxe bihurtu gara gu orain beste gauza bat, baina lehengo taldea izateari utzi gabe».
Publicidad
Kideek hamasei-hamazazpi urte zituztela sortu zuten taldea Villabonan. Bost nerabe ziren. Youtuben Lor taldearen Zure doinua abestiaren bertsioa eskegi ondoren milaka ikustaldi zituzten segituan. Orain 24 urteko lagunak dira. Ibilbide honetan lagun bat bakarra aldatu da, gitarrajolea.
Oinarrian bi emakume-ahots daude, Leire Berasaluzerena eta Kristina Aranzaberena. Eta beste kideak hauek ditugu: Javi Rivero (baxua), Jon Altuna (bateria) eta Joseba de Arriba (gitarra elektrikoa eta akustikoa).
Diskoetxeko Ritxi Aizpuruk esan duenez, «disko rockeroagoa da, baina sentsibilitatea ez dute galdu. Badira oilo-ipurdia ipintzen duten pasarte batzuk. Letra errazak dira, baina esanahia dutenak, eta metaforak ere bai».
Tximeletak delako abestian taldearen bilakaera kontatzen da. Honela hasten da letra: «Etorkizun urrunean bilatzen dut, amesten dut, baina kapulu honetan ni preso naiz, gatibu naiz. Umetan lotu ziguten huts egitearen aingura, begiak estali eta pausoak ukatuz...».
Publicidad
Lehenbiziko kontzertua Tolosako Bonberenean egingo dute, «etxean», maiatzak 9. Eta hilaren 30ean Nuarbeko festetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.