Azaro hasieran 'Åben Cirkel' diskoa aurkeztu eta ordutik lau kontzertu eskaini ditu Nøgen talde donostiarrak. Lortutako feedbackarekin «oso pozik», jada jakinarazi dituzte hurrengo zuzenekoen datak. Aurkezpenean aurreratu zuten bezala, estatu bira izango da eta etxetik gertu ikusteko aukera bakarra Durangoko kontzertua izango da otsailaren 24an. Gainerako datak honakoak dira: Logroño otsailak 2; Burgos otsailak 17; Torrelavega martxoak 1; Oviedo martxoak 2; Salamanca apirilak 26; Zamora apirilak 27 eta Bartzelona maiatzak 24. «Ostiralean lanetik atera, furgoneta hartu bi kontzertu eman eta astelehenean lanera», laburtu zuten umorez.
Publicidad
Logroño: otsailak 2.
Burgos: otsailak 17.
Durango: otsailak 24.
Torrelavega: martxoak 1.
Oviedo: martxoak 2.
Salamanca: apirilak 26.
Zamora: apirilak 27.
Bartzelona: maiatzak 24.
Oholtza gainean kontzeptua defendatzea izango da helburu nagusia, hori bai, zuzenekora moldatuta. «Kantu batzuen baseak elektronikoagoak dira eta beste modu batean sortuak daudenez hori lantzen ari gara», aurreratu zuen Ane Negueruela abeslariak. Ildo horretan, Markel Idigorasek ukelele eta ahotsak zehatu bezala «atmosfera berri batean kokatuko da, atrezzo guztia aldatu eta teatralizatu egingo dugulako. Ilusio handia egiten digun ariketa kreatiboa da».
Hirugarren disko honetan lehen aldiz kanpo-laguntza izan du taldeak eta kontzeptu baten bueltan, 'Zirkulu irekia' -horixe baita itzulera danieratik euskarara- hezurtu dute musika, «Leku bat momentu ezberdin batean leku ezberdina izan daitekeela» hain zuzen ere. Une horiei argazkia leku ezberdinetatik atera diete bost kideek -Jokin Guilisagasti, bateria eta koroa; Olatz Cuevas, baxua eta koroa; Alex Irauzusta, gitarra eta ahotsa; Negueruela eta Idigorasek. Honen bitartez bizitza eta Nøgen taldea bera bilakaera konstantean daudela jaso nahi izan dute eta hau ez dela «sekula ixten».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.