!['Abendua', denok bizi ditugun momentu zailei buruzko kanta](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/10/05/nogen-kjK-U210346459676FhC-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
!['Abendua', denok bizi ditugun momentu zailei buruzko kanta](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/10/05/nogen-kjK-U210346459676FhC-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Martxoan, Nøgenek 'Glastonbury' singlea kaleratu zuen hiru urteren ostean. Izenburuaren bitartez ametsari keinua egin zioten, festibalean jotzea, eta haren bidean azaro hasieran helduko 'Åben Cirkel' disko berriko bigarren lana aurkeztu dute ostegun honetan: 'Abendua', denok bizi ditugun momentu zailei buruzko kanta. «Zeinen urruna dirudien irteerak, guztia gaizki dagoela dirudienean. Eta aldiz, zeinen gertu dagoen berau askotan, norbera izanik gatazka eta giltzarri. Buruari klik egin eta urtea zerotik hasteko beharra; edota abendua amaitzea urtearen erdian», azaldu du taldeak.
Ez dira bost taldekideak soilik izango kantuan. Sare bidez jokoa zabaldu zuten gonbidatu berezia nor izango zen asmatzeko eta azkenean La M.O.D.Ako David Ruiz abeslariarekin izan da. Kantuan, gainera, taldeko Nacho Murren kolaborazioa izan du ekoizpen lanetan.
Hirugarren diskoa «saiatu eta erortzeko» deia da, unea «ez baita errepikatuko, bihar ez gara hemen egongo eta aurrera ez bagoaz atzera egingo dugu», esan dute. Zerbait gehiago itxaron beharko da zuzenean ikusteko eta inoiz ikusi gabeko errepertorioaz gozatzeko: abenduaren 30ean izango da, Dabadadan (Donostia). Ostean, aurkezpen bira 2024an zehar luzatuko da «zuzenerako proposamen musika eta eszeniko osatuarekin».
Sorreratik zazpi urte bete dira eta, bidean, jada hiru disko plazaratu dituzte. Aurkezpen diskoa 2016an plazaratu zuen Nøgen talde donostiarrak, 'Lys' EPa. Izen daniarren aldeko apustua ez zen hor amaitu, bi urteko lanaren ostean 2018an kaleratutako 'Liv til døden' diskoan, lehen luzean, mantendu baitzuten ere. Orduan armonia estribilodun ahots-armoniak bilatu zituzten, ohiko ukelele eta folk-pop soinuaren gainean. Disko haren baitan eskaini zituzten 'Enarak', 'Oxigenoa' edo 'Loreak eman arte' abestiak. Orain arteko azken argitalpena, 'Under Alt', 2020an plazaratu zuten donostiarrek.
Ane Negueruela: ahotsa.
Olatz Cuevas: baxu-jotzailea eta koroa.
Alex Irazusta: gitarrista eta ahotsa.
Markel Idigoras: ukelele-jotzailea eta ahotsa.
Jokin Guilisagasti: bateria-jotzailea eta koroa.
Horretaz gain, Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdiko 2019ko ediziorako espresuki 'Marean' kantua sortu zuen taldeak Beñat Gaztelumendi bertsolariaren hitzekin.
Ez da ibilbidean egindako kolaborazio bakarra, hainbat musikari eta artistarekin aritu baitira donostiarrak, besteak beste Izaro, Serrulla, Antton Telleria, Garazi Esnaola, Jone Laspiur edo Julen Idigoras. Agian bereziena 'Liv til døden' lanerako La M.O.D.A. taldearekin 'Ez Da Ondo Aterako' abestian egindakoa da.
Folk pop musika melodian zentratzen du Nøgenek, ahots harmonia landuekin, eta baxu-bombo erritmo sail markatuarekin. Abestien letrak egiterakoan euskara, gaztelania eta ingelesa erabili ohi dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.