Borrar
Aitzaga kultur Elkartearen 50. urteurrena Usurbilen tamainan gozatzeko festa

Aitzaga kultur Elkartearen 50. urteurrena Usurbilen tamainan gozatzeko festa

Olaia Inziarte, Delirium Tremens eta Zea Mays izango dira frontoian 22:00etatik aurrera

DV

Jueves, 30 de mayo 2024, 14:10

Biharko eguna berezia izango da Usurbilen, Aitzaga kultur Elkartearen 50. urteurrena tamainan gozatzeko egitarau oparoa antolatu baita eta, nola ez, musikak protagonismo handia izango du gaueko 22:00etan hasita baten faltan hiru kontzertu izango baitira. Olaia Inziarte, Delirium Tremens eta Zea Mays izango dira lehenik eta, gaua ixteko DJ Jotatxoren txanda izango da. Azken sarrerak aurrez 15 euroko prezioan daude salgai eta, geratuko balira, bertan 18 euroan eskuratu ahalko dira.

'Lehengo Lepotikan Burua' diskoarekin lehen lerroan agerraldi itzela egin bazuen ere, aurretik ibilbide oparoa du Intziartek musikan, besteak beste Pleura taldean abeslari, Iker Laurobaren ondoan, Joseba Tapiaren bandan edo Chica Sobresalto egitasmoan musikari. Rock kantuak baina akustikoagoak ere eskainiko ditu bihar, tartean popa, soula eta elektronikaren zertzeladekin.

Kontzertua

  • Kartela: Olaia Inziarte, Delirium Tremens eta Zea Mays.

  • Eguna: Larunbata, 22:00etan

  • Lekua: Usurbilgo frontoia.

  • Sarrerak: 15 euro, 18 bertan.

Aurkezpen gutxi behar dute ere beste bi oholtzakideek. Zea Maysek 1997an eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik etengabeko bidea egin dute diskoak argitaratuz eta zuzenekoak eskainiz. Musikalki rock koordenatuetan dabil taldea, betiere, garaian garaiko garapenean eta bestelako estiloekin jolastuz. Ibilbide oparotik asko dute hautatu eta eskaintzeko Usurbilgo frontoian.

2022 urtean itzuli zen Delirium Tremens taldea agertokietara 30 urteko isilunea apurtuz Barakaldoko BEC gunean eskaini zuten emanaldiarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aitzaga kultur Elkartearen 50. urteurrena Usurbilen tamainan gozatzeko festa