![Aurrekoen lana erreibindikatuz, diskoa plazaratu dute Agurtzane eta Ion Elustondok](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201905/31/media/cortadas/pedroelustondo-kK3E-U80411472969iBE-624x385@Diario%20Vasco.jpg)
![Aurrekoen lana erreibindikatuz, diskoa plazaratu dute Agurtzane eta Ion Elustondok](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201905/31/media/cortadas/pedroelustondo-kK3E-U80411472969iBE-624x385@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Lehengo soinulari-panderojoleei eskainitako diskoa da Agurtzane eta Ion Elustondo anai-arreba legazpiarren 'Bizirik dauden eskuak' lan berria. Mendi tontorrean, kaleko arropak jantzita ageri dira azalean, lehengo eta oraingo trikitiaren uztarkerta irudikatu nahian bezala. Kaleratu duten bigarren diskoa da.
Emozioz jositako diskoa omen da. «Disko alaia da, eta aldi berean nostalgikoa. Emozio kontrajarriak dirudite, baina batera suerta daitezke», azaldu dute aurkezpen ekitaldian. «Trikitixak badu gaitasuna alaia eta tristea uztartzeko». Uste dute lana sortzeko momentuak, hain zuzen, eragina izan duela emozio sorta hori loratzeko, bi gertaera direla eta: batetik, Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria (Azkoitia, 1944) otsailean zendu zen, Agurtzaneren maisu eta garai bateko musikagintza herrikoi horren azken maisuetako bat. «Kolpe handia izan zen», eta defenditu dute, min horrek, nolabait, lagundu duela estudioko hormen artetik diskorako bidea egiten. Beste gertaera, kezka eragin diena, Kepa Junkeraren osasun arazoa izan da.
16 piezak osatzen dute lana. Horietako 10 Martin Aginagaldek egin ditu, eta beste seiak Agurtzanek berak konposatuak dira. Musikari ugari izan dituzte laguntzaile grabaketetan, Michel Longaron (bateria eta perkusioak), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Gurutz Bikuña (gitarra akustikoa), Xabier Zeberio (biolina), Jose Maria Santiago 'Motriku'-k (panderoa), Gotzone Sestorain eta Pilar Arestik (irrintziak) eta Xabier Berasaluze 'Leturia' (panderoak eta kriskitinak). Kantuen hitzak idazteko, bestalde, Xabier Amurizak, Jon Sarasuak, Asier Iriondok eta Nerea Elustondo ahizpa-arrebak lagundu die.
Diskoak badu berezitasun bat: Leturiak kriskitinak jotzen ditu arin-arin tankerako pieza batean, eta hori ez-ohikoa da tradizioan. Aldiz, fandangoetan oso ohikoak izan dira.
Lan kolektiboa da, beraz, 'Bizirik dauden eskuak'. Hamar abesti soltekoak dira, eta pieza denak dira berriak, nahiz eta azpimarratu duten «bertsioaren bertsioa» ere direla, «garaiko jendearekin hitz eginda, intuizioz ekarriak». «Jendeak segituan ikasi eta txistuka hasteko moduko doinuak dira» anai-arreben arabera.
Diskoa etorkizunean «mugarri» izango da, ziur, Anjel Valdes Elkar disko-etxeko editorearen arabera. «Ondarea jaso eta ondorengoei eman diete, interpretazio distiratsua eginda».
Kontziliazio zailtasunak eta laguntzaile batzuen osasun arazoek sortutako aldapatxoak izan dira sortze prozesuan, -esan dute sortzaileek-, baina lortu dute gailurra zapaltzea. Eskerrak eman nahi izan dizkiete bidelagun izandakoei, bereziki «itsasargi izandakoei»; lehengo belaunaldietako trikiti- eta pandero-jotzaileei, ez daudenei eta aktiboan jarraitzen dutenei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.