Secciones
Servicios
Destacamos
Aleka-aleka, Merina Gris hirukote donostiarra proposamen edo aro berria aurkezten doa. Lehen pista 'Nadie cuando lloro' izan zen eta ageriago geratu zen 'lilili' kantuarekin. Ikustekoa da ildo honetatik joko duen hirukoteak, baina nolabait 'Origami' kantuak berretsi egiten du norabidea. Besteak beste, gainerakoengan eraikitzeaz, eraikitakoa desagertzeko arriskuaz edo bakarrik egoteko beharraz eta bakarrik geratzeko beldurra ditu mintzagai 'Origami'-k.
«Sortzen garen une beretik, eraiki egiten dugu. Eta bakarrik jaiotzen bagara ere, gainerakoengan eraikitzen dugu batik bat. Horrek gero hain bakarrik hiltzea ekarriko ez baligu bezala. Kontua da, ordea, gainerakoak ere hil egiten direla. Gauzak hil egiten dira. Lur jotzen duten totemak. Su hartzen duten oihanak. Urtzen den izotza. Urruntzen diren amodioak. Inoiz gure adiskide zirenak. Inoiz hala izan zirenak. Origami-irudia den konplexuena izanik ere, berdin-berdin desegingo du euriak. Gainerako guztia bezala. Bustitzen gaituen euri horrexek, bizirik gaudela oroitarazten digun horrexek berak. Geu gara geure etxea. Geure zokoa. Ongi egon gaitezkeen lekua, bakarrik egon gaitezkeen lekua. Maite ditugunak sar daitezkeen lekua. Ez dugu hori besterik dualtasun baten erdian: bakarrik egoteko beharra vs bakarrik geratzeko beldurra», azaldu du taldeak.
'Kontraesan'-edo hori kantuaren egituran ere nabari da, azaltzen duten bezala hein batean «pop estiloaren eskemak zalantzan» jartzen baditu ere, haren «kodeetan» mintzatzen da. «Upbeat-agoa da», aurreratu dute. Hori bai, «neurritsuagoa» da eta ohikoa duen eztanda hori entzuteko abesti amaierara arte itxaron behar da.
Ohar bitartez azaldu dutenez, 'Origami' kantua Musika Bulegoaren eskutik 2022ko abenduan Rotterdameko Worm Sound Studios-en egindako egonaldi artistikoan jaio zen.
Zuzenean entzun ahal izateko, oraingoz, hiru zita ditu hirukoteak: ekainaren 1ean Primavera Sound-en (Bartzelona), uztailaren 11n Mad Cool Festival-en (Madril) eta uztailaren 25ean etxean, Donostiako Jazzaldian
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.