DV
Lunes, 3 de junio 2024, 12:41
Zerbait berria aurkezteko asmoa du oinarrian Olatz Salvador musikariak, irailean kaleratuko den diskoari begira emandako zenbait elkarrizketetan aurreratu izan duen bezala. Ibilbide luze eta oparoa du donostiarrak musikan, bai 'Skakeitan' taldean zein 2016tik bakarlari bezala, eta barne-barnetik nabaritako bulkada horri atea ireki dio. «Niretzat beharrezkoa zen, hori lehenetsi behar nuen», onartu zuen duela gutxi Gaztea irratian emandako elkarrizketan.
Publicidad
Hala, aldaketa hori soinu zein estetikan islatu da, duela aste batzuk kaleratutako 'Basan' kantuan zein bideoklipean ikus daitekeen bezala. Eta oraintsu aurkeztutako 'Gerorik balego' bigarren singlean berretsi eta, hein batean, pauso bat sakondu du asmoa. «Progresiboki extasi itxaropentsuago» batera darama entzulea, 'Basan' kantarekin baina «are zikin, oldarkor eta basatiago». Oinarri elektronikoa eta soinu anbiental eta distortsionatuek rave kutsu bat ematen diote eta, hain zuzen, dantza katartiko baterako bidaia proposatzen du artista donostiarrak.
'Gerorik balego' 2022an sortu zuen Loraldia jaialdiko egitasmo baterako eta Gironako Olivera estudioetan burutu du ekoizpen, grabaketa eta nahasketa prozesua. Bideoari dagokionez, Ane Berriotxoak zuzendutako Basan kantarekin kaleratutako bideoaren jarraipen bat da, tarot karta batzuen sinbologia ardatz hartutako irudiez osatua, hau ere islatu nahi den helduleku falta eta bilaketaren ondorio.
Ez da plazaratutako iragarpen bakarra. Ekainaren 20an Miramaur Gauak jaialdian izango baita, banda eta guzti La Oreja de Van Gogh taldearekin oholtza partekatuz. Ildo horretan, oraindik xehetasun gehiago eman ez badu ere, uztaila gorriz markatua du Salvadorrek «ilusio handiz bizi duen» kontzertua emango baitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.