
Aspalditik du musika oso berea Bea Asurmendik, bizi duena islatzeko baliatzen baititu kantuak. Hala egiten du txikitatik, jaioterri duen Aramaioko abesbatzan hasi baitzen, baita gerora Londresen igaro dituen urteetan. Hantxe egin zituen musika ikasketak -musika modernoko interpretazioko gradua lehenik eta ostean Jazz kantuko masterra-, eta bertan «emakumeen talde batean izandako esperientzia eraldatzailea» izan zuen bildutako materialarekin disko bat osatzeko pizgarri edo «inspirazio». Albuma maiatza erdialde-amaierara helduko da, eta bertatik aurreratu duen lehen single-a, 'Enodia', baino gehiago entzun nahi duenak aukera paregabea du ostiral honetan Kutxa Fundazioan (Donostia), azken sarrerak oraindik eskura direla 10 euroko prezioan, atean 13 euroan.
Publicidad
Kartela. Bea Asurmendi.
Lekua. Kutxa Fundazioa.
Noiz. Ostirala, 21:00etan.
Sarrerak. 10 euro aurrez, unean 13.
Proiektu «oso pertsonala» dela azaltzen du. Eta ez da esate hutsa, «dena» egiten baitu berak: letrak, melodiak, grabaketak, nahasketa eta masterizazioa norekin egin hautatu, entseguak antolatu, emanaldiak lotu. Horregatik ere eman nahi izan dio bai bere buruari zein proiektuari «behar zuen denbora» eta emaitzarekin «oso harro» dago. 2024ko maiatzean kaleratu zuen lehen kantua, 'Otsemeak' eta pasa den astean aipatutako 'Enodia'.
Afizioz entzundako musika estilo aniztasunari ikasketetan bildutakoa gehitu dio Asurmendik. Dioenez «Londresen musika genero ezberdinak jorratzen genituen, trimestrero bat» eta horrek «bertsatilitate» handia eman dio. «Musika estilo asko deskubritu eta esploratzeko aukera eman zidan, asko ikasi nuen». Txanponaren beste aldean, bere musika sailkatzea edo etiketatzea zertxobait zaildu dio. «Hainbeste musika ezberdin jotzeari eta probatzeari esker duela hiru urte sentitu edo nabaritu nuen identitate musikal propioa nuela. Oso polita dela uste dut eta horregatik egiten zait zaila etiketa jartzea».
Jazz ikasketen eraginez «jazz garaikidearen armoniaren kutsuak» daudela dio, baina era berean perkusiozko instrumentuak, pandero karratua esaterako, sartu dituenez «folka ere» presente dago. Zuen materiala taldekideekin elkarbanatu zuen eta entseguen ostean «magia hori harrapatzeko» gogoak ere eraman zuen diskora. Askatasun hori emanez, «inprobisazioari lekua utziz». Emaitza maiatzean helduko da eta zortzi kantu izango ditu, «gehienak euskaraz», baina baita gaztelaniaz zein ingelesez, hiru hizkuntzek bere sentitzen baititu Asurmendik. «Konposatzen dudanean irteten zaitena da, ez dut pentsatzen, depende ze gai batean edo bestean ateratzen zait». Horretaz gain, kolaborazioak izango direla aurreratzen du eta laster helduko diren singleetan, apirila erdialdean eta maiatza hasieran, jakingo dela gehiago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.