

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Sábado, 5 de abril 2025, 11:18
Taldearen alde zaratatsua eta fuzz-zalea haien alderik emotibo eta melodikoenarekin konbinatzen dituen 'Berandu' abestia aurkeztu du Ezpalak taldeak. «Rock alternatiboko abesti epikoa da, bidea egiten nola jarraitzen dugun hizpide duena, bide hori zailtasunez beteta egon arren», azaldu dute taldekideek. Zuzenean entzuteko hurrengo aukerak apirilaren 11n Sanagustin Kulturgunean (Azpeitia), 25ean Dabadaban (Donostia) eta maiatzaren 30ean Bergaran izango dira.
Ezpalak taldeak berriki estreinatu du 'Gatza' diskoa, beraien zigilu propioa den Patana Records-ek editatutako lehenengoa, eta haren aurreneko single-a da. Eñaut Gaztañaga Ezpalak taldeko kideak ekoiztu, nahastu eta masterizatu du abestia Gaztain Estudioetan (Zestoa). Bideoklip berria, berriz, Alain Martínezek (Holyfire Studio) egin du.
Ezpalak rock alternatiboa egiten duen Zestoako (Gipuzkoa) taldea da, 2019an sortu zutena. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira Ezpalak taldea osatzen duten musikariak. Fuzz gitarren, psikodelia eta noise ukituen, riff indartsuen, punk pirrintak, eta «zergatik ez, baita nolabaiteko pop malenkonia ere».
Lau disko argitaratu ditu orain arte taldeak: 'Ezpalak' (2019), 'Kolpatu topatu' (2021), 'Hortz aina hots', (2022) eta 'Gatza' (2024).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.