J. A
Lunes, 22 de enero 2024, 12:44
'Blue Monday' delakoan hautsak harrotu ostean, Gorka Urbizuk albiste izaten jarraitzen du. 2019an eman zuen amaitutzat Berri Txarrak taldearen ibilbidea, baina argi dago ez duela indarrik galdu eta jarraitzaileak bere proiektu berriari buruz xehetasunak jakiteko desiratzen daudela. Hauen zorionerako, bigarren kontzertuaren data jakinarazi du. Otsailaren 28an izango da, Bilbon, Gaztea Sarietan.
Publicidad
Asteazken honetan aurkezpen berezia egin zuen «maitasun osoa jarri dien 10 doinuak» aurkezteko. Horretaz gain, jada plataforma digitaletan eskuragarri jarri ditu zaleekin «konektatzeko». Musika ez du inoiz albo batera utzi eta azken urtean doinu eta melodia berrien bila aritu dela azaldu zuen. Lortu ere lortu du, hamar kantuz osatutako lanak erakusten duen bezala. Berau «bost zentzumenez entzuteko» gonbita egin du artistak. Gelditu eta entzun. Barrutik soilik ireki daitezkeen ateak ireki. Garbitu zarata. Beharrezkoa dena esan, besterik ez. Soiltasunaren ederra lortzen ahalegindu, sortuko denaren beldurrik gabe». Nahi duen orok aurresalmentan jada eskura dezake biniloan zein CDan eta martxoan jasoko du.
Noticia relacionada
Kantu bakoitza erabaki bat izan da Urbizurentzat, «beste batzuk izan zitezkeen bezala», oharrean aitortzen duenez. Prozesua «kantuaren muinerako bidaia» izan da artistarentzat, «soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu egileak: kantuak erantzi, hustu, kimatu… euren soiltasuna agerian utzi arte. Gordin». Lan egiteko modu horren bitartez lortutako emaitza «harkaitza bezain gogorra» eta «haizeak astindutako hostoa bezain hauskorra» dela iritzi du.
Sariketa estreinakoz bi egunetan izango da, otsailaren 28an eta 29an, eta lehenean eskainiko du 'Hasiera bat' diskoa aurkezteko zuzenekoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.