Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Bengo musikari eta dantzari oiartzuarra.
'Bueltatzen', Bengo oiartzuarraren bigarren diskoaren azken aurrerapena

'Bueltatzen', Bengo oiartzuarraren bigarren diskoaren azken aurrerapena

'Beste Behin', 'Ez Da Betiko' eta 'Zu Geatu Ezkero' lanen ostean kaleratu berri du abeslari eta break dantzariak

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 13 de octubre 2024, 19:14

Bere lan berriaren laugarren eta azken aurrerapena aurkeztu berri du Bengo abeslari oiartzuarrak: 'Bueltatzen' izeneko abestia. 'Beste Behin', 'Ez Da Betiko' eta 'Zu Geatu Ezkero' lanekin batera, aldaketa artistiko baten hasieratzat jotzen du musikariak proposamen berri hau, aurrekoarekiko haustura dakarrena.

Azken urte hauek berarentzat zer izan diren kontatzen saiatzen da Bengo abesti honetan. Tonu nostalgikoan, etapa honetan bizitako une guztiak kontatzen ditu, eta haurra zeneko oroitzapen batzuk ere aipatzen ditu. 'Bueltatzen'-ek sustraietara itzultzeari egiten dio erreferentzia, zehazki hip hop-era, genero horrekin hazi baitzen artista. 'Hiri-generoaren' barruan sar daitekeen abesti hau Julen Aduriz gazteak ekoitzi du. Gaztain Estudioetan nahastu eta masterizatu dute, eta bideoklipa Rita Gratacósek egindakoa da.

'Bizirik Bira' martxan

Aitor Bengoetxea oiartzuarra da Bengo. Abeslariaz gain, breakeko dantzaria ere bada. 2021ean '4 Taupada' izeneko Epa kaleratu zuen estreinu modura eta 2022an plataforma digitaletara hainbat abesti igo zituen. Urtebete geroago oihartzun handia izan eta, besteak beste, artista hasiberri onenari Gaztea Saria jaso zuen 'Bizirik' diskoa plazaratu zuen. Orain dakarrena orduko zortzi abestiak baino «anitzago» bezala definitu du sortzaile oiartzuarrak.

Pasa den ekainaren hasieran, lan berriaren lehen aurrerapena argitaratu zuen 'Beste Behin' eta aste gutxiren buruan bigarrena, 'Ez Da Betiko'. Irailean, berriz, 'Zu geatu ezkero' kantua argitaratu zuen Bengok. Eta orain laugarrena. Urtea amaitu bitartean 'Bizirik Bira' izenburupean egiten ari den biran murgilduta dabil Bengo.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Bueltatzen', Bengo oiartzuarraren bigarren diskoaren azken aurrerapena