Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Bulego, Izaro, Gatibu, Tanxungueiras, Merina Gris, Janus Lester... Kartel oparoa Zeid Festen

Bulego, Izaro, Gatibu, Tanxungueiras, Merina Gris, Janus Lester... Kartel oparoa Zeid Festen

Hirugarren edizioa apirilaren 13an izango da BECen eta sarrerak jada eskuragai daude 34,5 euroan

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 4 de enero 2024, 11:14

Heldu da eguna. Azken asteotan poliki-poliki aurrerapen pildorak sare sozialen bitartez zabaldu ostean, ostegun honetan apirilaren 13an izango den ZEID Fest jaialdiaren hirugarren edizioko kartel osoa jakinarazi dute antolatzaileek eta ohi bezala kultura proposamen zabala dakar egungo musikak dituen joera eta aniztasunak uztartuz egun berean, Goizeko 11:00etan hasiko da eta ateak 10:30ean irekiko dira. Sarrerak jada eskuragai daude Wegow plataformaren bitartez eta www.zeidfest.eus webgunearen bidez 34,5 euroko prezioan (kudeaketa gastuak aparte).

Jada jakinak ziren Bulego eta ZOO taldeez gain Izaro, Gatibu, Tanxungueiras, La Plazauela, Delaporte, Eire, Etxepe, Merina Gris, The Tyets, Lia Kali, Tatta, Euskoprincess, Sara Zozaya, Janus Lester, Fillas de Cassandra, Mutiko, Bsrt Kolektiv... «eta gehiago» izango dira, ohar bitartez aurreratu dutenez.

Antolakuntzatik BECera autobusez bertaratzeko deia egin dute eta jada apirilaren 13ko jaialdirako Euskal Herriko 21 herritatik autobusak antolatu direla azaldu du. Hala, beste arrazoi batzuk ere gehitu dituzte, tartean jasangarria dela, kotxean joatea baino erosoagoa, kuadrilla osoan joatea ahalbidetuko duela edo jendea ezagutzeko aukera izan daitekeela.

Festa den jaialdia

Covid-19aren pandemia zela-eta bizitako osasun egoeragatik 2020ko martxotik maiatzera itxialdia eta konfinamendua izan ziren euskal gizarte osoaren egunerokoa. Giro horretan sortu zuen Zetak taldeak 'Zeinen ederra izango den' abestia eta kantuko letrak duen filosofiari jarraiki antolatu zuen Zeid Fest jaialdiaren lehen ekitaldia 2022ko apirilaren 2an BECen.

Orduko ekitaldi hark izan zuen arrakasta ikusirik 2023an eredua errepikatu zen eta orain, jada, salgai daude 2024ko apirilaren 13an izango den hirugarren jaialdiko sarrerak Wegow plataformaren bitartez eta www.zeidfest.eus webgunearen bidez 34,5 euroko prezioan (kudeaketa gastuak aparte).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bulego, Izaro, Gatibu, Tanxungueiras, Merina Gris, Janus Lester... Kartel oparoa Zeid Festen