Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Jueves, 6 de febrero 2025, 14:28
Rapa, elektronika, rock eta funk ukituak eta, batik bat trapa eta autotunea. Zergatik ez, reggaetoi zantzuak ere. Hitz batean, aniztasuna. Horixe da Zilibito Records talde oiartzuarrak eskaini eta, oraingoz, haren publikoan gustura erosi duena. Ostiral honetan Sahrijai elkarteak antolatuta Villabonako gaztetxean dute zita 22:30ean hasiko den zuzenekoarekin. Alboan izango dute, duela pare bat aste bezala, Mr. Luken, eta sarrerak aurrez 5 euroko prezioan dira eta bertan 8 euroan.
Bigarren diskoaren, 'Deabruen doinuak' (Baga Biga), biran murgilduta, duela bi urte abiatu zuen ibilbidea. Oinarri horiekin aurkeztu zuten proposamena Makea Lehiaketara eta hura irabazita kaleratu zuten hamaika kantuko 'Hastapenak' disko digitala. Oraingoan aipatutako aniztasun horrekin ondu dituzte hamahiru kantu, besteak beste Malakias, Rally48, XSakara, Etxepe, Mutiko eta Mr. Lukenen laguntzarekin.
Diskoko izenburuak aditzera ematen duen bezala, letretako askok deabruarekin zerikusia dute , besteak beste, eta ongiaren eta gaizkiaren aurkakotasunaz dute mintzagai, baina baita festa hedonista, sexua edota tristura. Hala islatzen dute 'Mamuak' kantuak (reggaetoia), 'paraZmol' udatiarrean elektrolatinoarekin, 'paupau' funk brasildarra erabiliz, 'DenNna JanNn'-en trapera gerturatuz edo bestelakoetan dauden tarte elektronikoekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.