Zilibito Records talde oiartzuarreko sei kideak.

'Deabruen doinuak' ostiralean Villabonako gaztetxean Zilibito recordsen eskutik

Sahrijai elkarteak antolatutako jaialdian talde oiartzuarra eta Mr. Luken izango dira

J. A.

Jueves, 6 de febrero 2025, 14:28

Rapa, elektronika, rock eta funk ukituak eta, batik bat trapa eta autotunea. Zergatik ez, reggaetoi zantzuak ere. Hitz batean, aniztasuna. Horixe da Zilibito Records talde oiartzuarrak eskaini eta, oraingoz, haren publikoan gustura erosi duena. Ostiral honetan Sahrijai elkarteak antolatuta Villabonako gaztetxean dute zita 22:30ean hasiko den zuzenekoarekin. Alboan izango dute, duela pare bat aste bezala, Mr. Luken, eta sarrerak aurrez 5 euroko prezioan dira eta bertan 8 euroan.

Publicidad

Bigarren diskoaren, 'Deabruen doinuak' (Baga Biga), biran murgilduta, duela bi urte abiatu zuen ibilbidea. Oinarri horiekin aurkeztu zuten proposamena Makea Lehiaketara eta hura irabazita kaleratu zuten hamaika kantuko 'Hastapenak' disko digitala. Oraingoan aipatutako aniztasun horrekin ondu dituzte hamahiru kantu, besteak beste Malakias, Rally48, XSakara, Etxepe, Mutiko eta Mr. Lukenen laguntzarekin.

Diskoko izenburuak aditzera ematen duen bezala, letretako askok deabruarekin zerikusia dute , besteak beste, eta ongiaren eta gaizkiaren aurkakotasunaz dute mintzagai, baina baita festa hedonista, sexua edota tristura. Hala islatzen dute 'Mamuak' kantuak (reggaetoia), 'paraZmol' udatiarrean elektrolatinoarekin, 'paupau' funk brasildarra erabiliz, 'DenNna JanNn'-en trapera gerturatuz edo bestelakoetan dauden tarte elektronikoekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad