Juan Lazkano

Disko berriarekin itzuliko da Doctor Deseo

2019an argitaratu zuten 'Maketoen iraultza' da seikotearen azken lana

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 26 de enero 2024, 11:34

Ia bost urteko isilunearen ostean, Doctor Deseok 2024an disko berria aurkeztuko duela jakinaraziko du eta, noski, ostean berau aurkezteko bira egingo duela. Francis Díez abeslaria buru duen talde bilbotarrak estudio lanean murgildua dagoela jakinarazi du eta oraingoz gutxi gehiago aurreratu du. «Doinu berriek erakutsiko digute taldea sasoian dagoela gure desio musikala asetzeko, eta abesti berri horiek entzungo ditugu birako zuzeneko zirraragarrietan, beti baita ikaragarria Doctor Deseoren kontzertu eta diskoetan gozatzea», diote Baga Bigatik.

Publicidad

Euskal panorama musikaleko talde beteranoetakoa da bilbotarra. 1987an hasi zuen bere ibilbidea, izen homonimoko lanarekin. Kantu haiek ukitu elektronikoa zuten ezaugarri nagusia, orduan nagusi zen rock merkatuan toki baten bila. 'Un mar en medio' edo 'La cara norte del Eigger' abesti ezagunak utzi zituen lana eta bi urtera heldu zen maila bat igoarazi zien 'Tan cerca del cielo', batik bat 'La chica del Batzoki' arrakastaren eskutik.

Gerora heldu ziren jada gurean klasiko diren 'Corazón de tango', 'Abrázame', 'De chocolate y vainilla', 'Cuanto frío hace en Saturno' edo 'Que amanece de nuevo'

Azkenik, 2019an kaleratu zuten 'Maketoen iraultza'. Taldearen ibilbideko 17. albuma izan zen eta, gainera, euskaraz bakarrik abestutako lehena. Argitaratu gabeko abesti bat besterik ez zuen, gainerakoak aurreko errepertoriotik bildutako hamabi mozketa baitziren, eta lan bakoitzeko perlaren bat euskaraz uzten zuten.

Diskoak aurreko mendeko «industrializazioaren maketoak» eta gaur egungoak lotzen zituen, emigrazioaren emaitza. «Denborak errepikatzen dira. Maketoak gara eta harro eta pozik defendatzen dugu », azaldu zuen Francís Díezek bere aurkezpenean. Lan hau «furgonetan jolasean eta zalantzan sortu zen, garenari buruz hitz eginez: maketoak eta auzokoak», adierazi zuen Díezek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad