Borrar
Disko berriko hirugarren single-a kaleratu du Miruak taldeak TOCen kolaborazioarekin
'Lau begi eder'

Disko berriko hirugarren single-a kaleratu du Miruak taldeak TOCen kolaborazioarekin

Lelo itsaskorrarekin, 'Lau begi eder' abestiak rock doinuak dakartza

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 26 de marzo 2025, 17:31

Hasierako zuzenekoei begira egindako bertsioetan, lehen EPan, zein disko berriari begirako single-etan argi utzi du Miruak musika-ulertzeko duen modua: ondo pasa, bai, baina ahal dela mezua utziz; doinu eta estilo aldetik aniztasun eta ia ekelktikotasuna; eta, posible denean, konplizeak inguratuta. Kaleratu berri duten 'Lau begi eder' kantauk biltzen ditu hiruak. Alboan izan dute TOC eta, azaldu dutenez, heltzear den albumean izango da 'Mugaz gaindi' edo 'Salda badago' kantuekin batera.

Doinu popero eta elektronikoak edo autotunea zituen EP ostean, Malakiasekin egindako kolaborazioa edo Tatxers-en ebrtsioa, folklorearen gorazarrea ekarri zuten, «erraldoien eta euskal dantzen eskutik sustraiekiko eta tradizioarekiko» lotura erakutsiz. Trikitixa helduta berbenaren defentsa ekarri zuten eta orain, rock-a. Maitanek, Malentxok eta Mattinek hainbatetan esan dute «erreferentzia mordoa» dituztela eta hauxe da azken erakuslea.

«Disko honen lan prozesuak hasieratik taldearen egunerokotasuna osatzen duten estilo ezberdinekin jolasteko asmoa izan du ardatz nagusi, eta abesti honek, zehazki, bere lehen oroitzapenetatik presente dauden euskal rock-aren eraginetaraino eraman ditu. Abesti berri honek, erreferentzia horien bidez, udako egun batean Miruako kideek bizi dituzten sentsazio eta pentsamenduei buruz hitz egiten digu, eguzkipean burutik pasatzen zaien guztia batzen duen koadro inpresionista baten moduan», aurreratu dute.

Lelo itsaskorraz harago, hiru minutura heltzen ez den 'Lau begi eder' Tolosako inauterietako Troikaren parte da

Abestia Mattinek ekoitzi du eta Zeberiotarren etxearen eta TOCek bere musika grabatu ohi duen baserriaren artean grabatu da. Instrumentazio elektronikoari gitarra bat, baxu bat eta bateria gehitzen zaizkio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Disko berriko hirugarren single-a kaleratu du Miruak taldeak TOCen kolaborazioarekin