Borrar
«Diskoaren giroa eta energia zuzenekora egokitu dugu»
Eñaut Elorrieta | 'Fantasia'

«Diskoaren giroa eta energia zuzenekora egokitu dugu»

'Fantasia' diskoko zein aurrez grabatutako lanetako abestiez gain, kontzertu hasieran 20 minutuko dokumentala proiektatuko da

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 16 de febrero 2023, 12:50

«Dena prest» du Eñaut Elorrietak ostiral honetan Victoria Eugenian eskainiko duen kontzerturako. Bi urteko lana du atzean 'Fantasiak', «disko oso biluzia» bere hitzetan eta oholtzan interpretazio lana biziko du entzuleak. «Diskoan ez da gitarra elektrikorik eta zuzeneko bandara ekarri dugu. Giroa eta energia mantendu nahi izan dugu, betiere zuzeneko soinura egokituta». Azken hilabeteetan lokalean lanean aritu dira eta Andoainen eta Mungian lortutako emaitzarekin oso pozik dago. «Eszenatoki gainean elkarrekin zein momentutan gauden irudikatzen du».

Aurreikuspenen arabera 90 minutu iraungo dituen emanaldiak bi atal izango ditu. Batetik, kontzertuaren aurretik 'Fantasia' diskoaren sorkuntza-prozesuari buruz ondutako dokumental laburra proiektatuko da. «Kontzertuaren aurretik izateak jokoa ematen du kontzertua ez duelako desitxuratzen», espero du Elorrietak. Donostiaz gain, soilik beste hiru lekutan ikusi ahal izango da: Arriaga Antzokian (Bilbo), Principal Antzokian (Gasteiz) eta Gayarre Antzokian (Iruñea). Zuzenekoetan proiektatuko dena, hala ere, ez da behin betiko dokumentala izango Arriguri lanean ari baita. «Publiko nola egin eta zein bide izango duen lantzen ari gara», adierazi du.

Ostean, ohiko bidaideen laguntzarekin, 'Fantasia' diskoko kantu guztiak joko dituzte, ez oso ohikoa egungo biretan, eta horretaz gain aurreko lanetako kantak ere. Donostiarako espresuki nobedadeak izango direla ere aurreratu du. Victoria Eugenia ez da ausazko aukeraketa izan, Elorrietak bere diskoak beti aurkeztu izan baititu Donostiako aretoan. «Oso etxeko sentitzen naiz, babestuta. Nire lekuan egoten laguntzen dit».

Musikariak:

  • Eñaut Elorrieta: ahotsa eta gitarra.

  • Ruben Caballero: gitarrak eta koruak.

  • Fernando Neira: baxua.

  • Txus Aranburu: teklatuak eta koruak.

  • Ander Zulaika: bateria eta koruak.

  • Igor Telletxea: Tronboia.

Hala, aretoak planteamendua biderkatzea espero du. «Edozein proposamen jasotzen du Victoria Eugeniak, duen malgutasunarekin kantu rockeroenak zoragarri hartzen ditu eta proposamen biluziak babesten ditu. Izugarri gustatzen zait aretoa. Tamainaz areto ederra dela iruditzen zait, oso goxoa, barrutik nola den asko gustatzen zait. Oso leku erosoa da bai kontzertuak jotzeko zein ikusteko. Oso elegantea da eta argi eta soinu diseinuak oso ondo elkartzen dira».

Prestatutakoa jada gutxi balitz, kontzertua berezia izango da Elorrietaren ibilbidean bidaide izandako lagun asko izango direlako harekin oholtzan. Bai diskoan harekin izan dituen Ruben Caballero (gitarrak eta koruak), Fernando Neira (baxua), Txus Aranburu (teklatuak eta koruak) eta Ander Zulaika (bateria eta koruak) zein Igor Telletxea (tronboia). «Bakarkako ibilbidea 'Deserriko kantak' diskoarekin hasi nuen eta orduan Ruben, Txus eta Igor ziren nirekin. Bira honetan Victoria Eugenian soilik izango da Igor gurekin eta hainbat kantutan tronboia joko du gonbidatu berezi bezala. Ilusio berezia egiten dit hiruak egongo direlako 'Fantasia' honetan bidelagun berriekin batera, orain arte gertatu ez den enkontru bat izango da».

'Fantasia' kontzertua

Kartela: Eñaut Elorrieta.

Lekua: Victoria Eugenia Aretoa.

Eguna eta ordua: Ostirala, 19:30ean.

Sarrerak: 20 euro.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Diskoaren giroa eta energia zuzenekora egokitu dugu»