Borrar
Urgente Retenciones en la AP-I por un accidente en el túnel de Lesarri en Bergara, dirección Vitoria
Jon Maia, urte hasierako argazki batean. F. Morquecho
«Edertasun eta emozio bidezko» herri proposamena Azpeitira eramango du Jon Maiak

«Edertasun eta emozio bidezko» herri proposamena Azpeitira eramango du Jon Maiak

'Kantu berri bat gara' emanaldia igandean 19:30ean izango da Soreasu Antzokian

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 11 de octubre 2024, 07:06

Ekinaren bitartez egiten zela bidea zioen Antonio Machadok eta herria egiteko asmoan kantua du modua Jon Maiak. Horren erakusle izango da igande honetan 'Kantu berri bat gara' emanaldia, Soreasu Antzokian 19:30ean hasiko dena. Azken sarrerak oraindik eskura dira 17 euroko prezioan webgunean zein aretoko leihatilan.

Kontzertua

  • Kartela. Jon Maia.

  • Lekua. Soreasu Antzokia (Azpeitia).

  • Eguna eta ordua. Igandea 19:30ean.

  • Sarrerak. 17 euro.

Bertsogintzan plazetan zein txapelketan erakutsitako gaitasuna, zein hainbat talderentzako egindako kantuetan letretan agerian utzitakoa nabari da 'Kantu berri bat gara' emanaldian. 30 urte dira lehenak egin zituenetik eta orain goi mailako musikariez inguratuta berretsiko du diskoko 14 kantuetan. Pelikula moduko hasiera 'Introa' kantuan, azken 600 urteen perspektiba ematen duen 'Lurpeko erreka', belaunaldi arteko elkarrizketa den 'Ta Orain' Olaia Intziarterekin edota diskoa ixten duen 'Euskal Herria B', aniztasun ikaragarriaren erakusle. Aipatutako kolaborazioa, gainera, ez da bakarra, Maddalen Arzallus 'Welcome to beach', Silvio Rodriguez euskaraz 'Nostaldia' edo Itziar Ituño 'Gizon txikia negarrez dago', kantuen bertsioak eta maitasun kantu fikzionatua tarteko, gozatzeko aukera mordoa eskainiko ditu Maiak. Oholtza gainean izan ohi dituen bidaideak ahaztu gabe.

Sormen-prozesua are gehiago zainduta eta «edertasunaren eta emozioen bidez herri proposamena» egiteko asmoa zuen diskoak eta hala darama ia urtebete. Hurrengo geltokia, Azpeitia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Edertasun eta emozio bidezko» herri proposamena Azpeitira eramango du Jon Maiak