Ekinaren bitartez egiten zela bidea zioen Antonio Machadok eta herria egiteko asmoan kantua du modua Jon Maiak. Horren erakusle izango da igande honetan 'Kantu berri bat gara' emanaldia, Soreasu Antzokian 19:30ean hasiko dena. Azken sarrerak oraindik eskura dira 17 euroko prezioan webgunean zein aretoko leihatilan.
Publicidad
Kartela. Jon Maia.
Lekua. Soreasu Antzokia (Azpeitia).
Eguna eta ordua. Igandea 19:30ean.
Sarrerak. 17 euro.
Bertsogintzan plazetan zein txapelketan erakutsitako gaitasuna, zein hainbat talderentzako egindako kantuetan letretan agerian utzitakoa nabari da 'Kantu berri bat gara' emanaldian. 30 urte dira lehenak egin zituenetik eta orain goi mailako musikariez inguratuta berretsiko du diskoko 14 kantuetan. Pelikula moduko hasiera 'Introa' kantuan, azken 600 urteen perspektiba ematen duen 'Lurpeko erreka', belaunaldi arteko elkarrizketa den 'Ta Orain' Olaia Intziarterekin edota diskoa ixten duen 'Euskal Herria B', aniztasun ikaragarriaren erakusle. Aipatutako kolaborazioa, gainera, ez da bakarra, Maddalen Arzallus 'Welcome to beach', Silvio Rodriguez euskaraz 'Nostaldia' edo Itziar Ituño 'Gizon txikia negarrez dago', kantuen bertsioak eta maitasun kantu fikzionatua tarteko, gozatzeko aukera mordoa eskainiko ditu Maiak. Oholtza gainean izan ohi dituen bidaideak ahaztu gabe.
Sormen-prozesua are gehiago zainduta eta «edertasunaren eta emozioen bidez herri proposamena» egiteko asmoa zuen diskoak eta hala darama ia urtebete. Hurrengo geltokia, Azpeitia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.