Bakarka kaleratu duen lehen diskoa, 'Loratzen' aurkeztuko du bihar DOKAn Eiderrek.
'Loratzen'

Eider Saez: «Musikarekiko maitasuna berreskuratzeko modua izan da»

'Loratzen' diskoa aurkeztuko du bihar DOKAn 20:30etatik aurrera lazkaotarrak, «musikak emandakoa itzultzeko»

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 11 de mayo 2023, 17:15

«Bihotza astun» sentitzen zuelako utzi zuen Nøgen taldea Eider Saezek, barru-barrutik ateratarako bulkadari erantzunda, eta udaberriarekin batera aurkeztu zuen 'Loratzen' diskoaren oinarrian sentimendu berbera dago. Musikarekin «profesionalki» aritzeko aukera albo batera utzi ostean sustraietara itzuli da abeslari lazkaotarra eta horren emaitza eskainiko du gaur DOKAn. «Musikak emandakoa itzultzea bilatu dut, beti entzun izan baitut sentitzen dudana ulertzeko edo sentimenduak prozesatzeko. Eta kantuak idazterakoan berdina bilatu dut».

Publicidad

Musika beti izan da «arnasbide bat edo espresatzeko modu bat» Saezentzat eta, beraz, abestiak edo melodiak idazteari ez dio inoiz utzi, baina hauek elkarbanatu gabe. Herriko lagunekin hasi zen «lasai-lasai» bertsioak egiten «musikarekiko maitasuna berreskuratzeko» eta horietako batean erakutsi zizkien gordeta zituen abesti batzuk. Estudiora sartzea izan zen hurrengo pausua. «Hari horretatik tiraka hasi ginen, oso modu naturalean joan da sortzen, inolako pretentsiorik gabe. Egin dut gogoa neukalako eta nire buruari zor niolako».

'Loratzen' osatzen duten kantu guztiak, beraz, azken urteetan bolada ezberdinetan Saezek sortuak dira eta hauetan izan dituen barne gatazkak eta erronkak, «denoi pasa zaizkigun gauzak», islatu ditu: frustrazioa, haserrea, maitasuna, laguntasuna... «Jendea kantuekin identifikatua sentitzea espero dut». Oraingoaz eskaini dituen bi zuzenekoetan, lehena Bilbon eta bigarrena etxean, Lazkaon, hala izan da eta oso pozik dago jasotako erantzunarekin. «Gogo asko nuen diskoa aurkezteko eta jendea ondo pasatzen ari dela, irribarretsu ikustea, oso sentsazio ona da». Are gehiago zuzenekoen atzean lan asko dagoenean. «Denbora asko pasa dugu zuenekoak prestatzen, nolakoak nahi genituen pentsatzen».

DOKAn eskainiko duenaz galdetuta, Saezek gehien errepikatzen dituen hitzak «energia» eta «emozioa» dira. «Denetik daukan zuzeneko bat proposatzea lortu dugu». Batetik, 'Loratzen' EPa osatzen duten sei diskoak joko ditu; bestetik, ezagunak diren bi kanturen bertsioak «gure buelta bat emanda» eta bertaratzen direnentzat sorpresa izango diren bi kantu berri, oraindik entzun ez direnak. «Ondo pasatzeko eta gauza onak ospatzeko kontzertua dela esango nuke», laburtzen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad