J. A.
Miércoles, 21 de agosto 2024, 11:53
Ekhi Lambert musikaria Andoaingo Leitzarango Otita parkean ariko da zuzenean larunbat honetan, abuztuak 24, 'Inbasioak' diskoa aurkezten. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta naturaz eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera paregabeko saiora sarrera doakoa izango da.
Publicidad
Pop orkestralaren ildoan, influentzia desberdinak juntatuz (herrikoia, pop, musika inpresionista, filmetako musika) eta interpretazio eta idazkera musikalaren norberako ikusmoldea aldarrikatuz, musikari desberdinen laguntzarekin obra oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatu du Lambertek, disko anitza bazter, xoko eta pasabidez betea. Besteak beste alboan izan ditu Oiasso Kameratako sokak, Joseba Irazoki, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines edo Ludovic Leriche.
Taula gainean, kantagintza eta poesiari lehentasuna emanez, Ekhi Lambertek seikote edota bikote moduan aurkeztu ohi ditu bere kantu berriak. «Lehen partituretatik azken grabaketa sesioak arte, amets batek arrarokeriak bizikide egiten dituen gisan, Ekhi Lambertek atmosfera elegante eta epiko baten jostea lortu du», aurreratu dute.
Ekhi Lambert (Irulegi, 1990), Nafarroa Behereko abeslaria da. Donibane Garaziko Seitan folk taldean hasi zen 2014 urtean eta geroztik ez da gelditu. 2019ko urri bukaeran, Yoan Aroztegui eta Miguel Etcheverry musikariekin hirukote bat osatu zuen, hirukote moduan 'Haustura' lehen diskoa grabatu zuen Donostiako Elkar Estudioan. Hogeita hamar bat musikarirekin gauzatu zen grabaketa eta lanetan alboan izan zituen Ludovic Leriche, Joseba Irazoki, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines eta Oiasso Kamerata orkestra.
Bere abestiak sortzeaz eta abesteaz gain beste hainbat artista, orkestra eta dantza taldeekin lan egin du (Baigorriko Gaiteroak, Arrola taldea, Altxalili Show!, Haira...).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.