![«Emozioak eragin eta entzuleei gogoetarako gonbita egin nahi diegu»](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202012/24/media/cortadas/emozioak-kyOF-U13037071359PbC-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![«Emozioak eragin eta entzuleei gogoetarako gonbita egin nahi diegu»](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202012/24/media/cortadas/emozioak-kyOF-U13037071359PbC-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
25 urte pasa dira Hor Konpon taldea desegin zenetik. Taldekide bakoitzak «bere bidea hartu zuen» bizitzako beste hainbat lehentasun atenditzeko. «Musikalki oso deskonektatuta egon gara, baina nire kasuan, gaur egungo baliabideei esker, ez diot sor-tzeari utzi», adierazi du Xabier Yaniz kantari eta gitarristak.
-Oscar Arlazon (bateria) eta Andoni Campos (baxua) Hor Konpon-eko taldekide ohiekin osatu duzu Mila Modu. Zerk ekarri zaituzte bueltan?
- Orain familiak denbora gehiago uzten digu. Rockanrolla gure zainetatik inoiz ez denez desagertu eta nahiko bolada sortzailea izan dudanez, horri forma eman eta hemen gaude disko berri batekin. Zuzneeko emanldietan, gainera, Rober Ferreiro Malenkoniako abeslari eta gitarrista ere gurekin egongo da.
-Hor Konpon taldearekin alderatuta, oso ezberdina da Mila Modu?
-Bai, oraingo honetan sortze prozesuak ikuspegi pertsonalagoa dauka. Abestiak etxean egiten ditut osorik, grabatu eta lokalean konponketak egiten ditugu lehen, baina askoz mimo gehiagorekin. Hortik aurrera, egitasmoa zabaltzen da eta hitzak hainbat idazlerekin osatzen ditugu.
-«Ongi etorri absurdoaren paradisua», diozue lehenbiziko kantan. Mundu aldrebesari gorazarre modukoa al da?
-Munduari buelta eman beharko genioke gauzak bere lekuan egoteko. Ulertezinak diren gauzak normalizatzen gabiltza mundu oker bat eraikiz: gezurra, injustizia, ezbertintasun soziala, klimaren aldaketaren aurrean askok duten jarrera... Horixe da gure mundu absurdoa eta surrealista, eta aldiz, gure mundu zoragarria.
- Kanta hori eta Sarrik idatzitako 'Hau da ene ondasun guztia' izenekoa oso aproposak dira pandemia garaiko testuinguruan («Irtengo naiz enredu hontatik / ohartzen naiz bizirik nagoela»), baina imajinatzen dut konfinamendua baino lehen idatzita zeudela, ezta?
-Bai, baina oraingo egoeran oso egokiak suertatzen dira. 'Absurdoaren paradisua'-k mundu surrealista bat margotzen digu eta 'Hau da ene ondasun guztia'-k edozein egoera ilunen aurrean, beti argi izpi bat dagoela gogoratzen digu.
-Amodiozko kantak ere sartu dituzue, 'Zergatik' eta 'Zu gabe izan', esate baterako…
-Gauzak ikusteko 'mila modu' daudenez, diskoaren azalean eta letretan, hainbat interpretazio daude eta letra horietan ere horrela da. 'Zu gabe izan' idazteko, adibidez, adikzioetan oinarritu zen Arantzazu Ugarte idazlea baina norberak erabakitzen du letra uler-tzeko ikuspuntua, horretarako oso zabalak direlako eta ideia horrekin jolastu dugulako.
-…eta 'Jalgi zentzumenen mundura' abestian teknologi berriek eragiten duten inkomunikazio ezaz mintzatu zarete…
-Ez gara inor besteei zer egin behar den esateko, gure buruetan ere ikusten dugu zer nolako adiktiboak diren teknologia berriak eta zenbat gauza on galtzen ditugun burua altxatzen ez dugulako. Gure datuekin gure borondatea menperatzeko tresna ederra errazten dugu gainera.
-'Boza free'-k ixten du diskoa. Nola sortu da errefuxiatuen inguruko kanta hori?
-Zaila da urtero ikusten ditugun irudi dramatiko horien aurrean malko bat ez botatzea, eta horrela izanda, bihotzetik eginda, kanta forma moduan kaleratu nuen nire ezinegona. «Boza free» etorkinek Europan sartzea lortzen dutenean oihukatzen duten askatasun eta lorpen oihua da. Kanta hau egiteko Oñatin dagoen errefuxiatuen aterpetxean zeuden Etoile Magik, Alassane eta Landry gazteekin grabatu genuen, izugarrizko esperien-tzia osatuz. Nirekin gehien kanta-tzen duena Boli kostako Etoile Magik da.
-Kutsu akustikoa duen kanta bakarra da 'Boza free'. Gainon-tzekoak, rock estiloan egindakoak dira, rock boteretsua, melodikoa, kutsakorra…
-Hori da gure DNAtik irtetzen dena eta jada prest ditugun gainontzeko kantak ere ildo horretatik doaz.
-Hitzei erreparatuta, gogoetarako gonbitea egin nahi izan duzue disko honekin…
-Ez ditugu diskoak ulertzen atzetik mezu edo ideologia bat ez badaukate. Guri kezkatzen gaituzten gauzak, musikaren bitartez azaleratzea izugarrizko aukera irudi-tzen zaigu. Musikak emozioak eragiteko daukan gaitasuna erabiliz, letrekin batera, entzuleei gogoetarako gonbita egitea da gure helburua, gure ardatza.
-Bitxia da, baina Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketako III. edizioa irabazi zenuten duela bi hamarkada Hor Konponekin eta orain berriz, finalean sartu zarete Mila Modurekin…
-Bai, entseatzen hasita geunden eta bitartean, grabatuta zeuden kantak bidali genituen, zer nolako erantzuna izan zezaketen jakiteko. Pozgarria izan zen egia esan. Gaur egungo mailak ez du zerikusirik lehengoarekin eta nahiko txikituta sentitzen ginen. Finalean sartzea diskoa kaleratzeko bultzadatxo bat izan da dudarik gabe.
-25 urte zaharragoak zarete… Zuzenekoak emateko prest? Rockeatzeko gogoarekin senti-tzen zarete oraindik?
-(Barreak) Bai!!! Zuzenekoak egiteko irrikan gaude. Pandemia honek ez digu jotzen utzi baina zuzenekoak ondo prestatzeko denbora izan dugu, atmosfera elektriko eta melodiko indartsu bat osatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.