Secciones
Servicios
Destacamos
Zerbait bakarrik eta «guztiz» berea zena egiteko bulkadatik ondu zuen Esti Markezek (Aia, 1999) bigarren diskoa, 'Atenporala', baina bidaidez inguratua. Bai prozesuan, egitean eta osteko zuzenekoetan. Biharko zuzenekoan ere hala izango da, alboan izango baititu Josu Erviti (bateria), Iker Lauroba (gitarra), Maria (baxua) eta Danae (teklatua). Azken sarrerak eskura dira Bastero aretoko webgunean zein leihatilan 6 euroko prezioan.
Sentitzen denetik, barrutik egindako bigarren diskoan «esentzia» mantentzea izan du ardura, musika «barnetik eta benetan» egindako prozesu bezala ulertzen baitu Markezek. «Nik ez dut egin nahi musika bertatik bizi ahal izateko soilik, irratian entzun dadin edo kontzertu kopuru bat emateko. Entzuten bada ondo eta ez bada entzuten ba bueno, hori da naizena». Berriro erakutsiko du Basteroko oholtzan.
Aurrez kaleratutako 'Hitzekin jolasean' (2022) diskoarekin alderatuta «helduagoa» dela azaltzen du. Bidean presio gehiago sentitu duela dio, aurrez egindakoa berriro sortzeko gai dela erakustea tokatzen baitzen. Bide horretan, tendentziak aldatzen badoaz ere, argi izan du pop edo pop-folk korrontean kokatzen den diskoa egin nahi zuela. «Inoiz ez dut nire esentzia galdu nahi eta pop-folk estiloko artista naiz, musika hori askoz gehiago entzuten dut». Horren barnean, hala ere, entzuleak aniztasun ugari aurkituko duela dio.
Kasualitatezko erabaki gutxi daude Markezen bigarren lanean eta izenburua, 'Atenporal' ez da horietako bat. Disko osoan zehar «hasierez eta amaierez» hitz egiten duela dio, «gertatzen joan zaizkidan gauzez eta harremanen hasierez eta bukaerez», hauek zentzurik zabalenean ulertuta: bikoteak, lagunak, familia, etab. Kontzeptua ikusarazi ziona 'Zuretzat' kantua izan zen, duela urte batzuk hildako amonari idatzitakoa. Izan ere, heriotzagatiko mina askoz ere beranduago etorri zitzaion eta kolpez gainera. «Ze atenporalak diren hasierak eta bukaerak eta superatua egon beharko balu ere hutsune horrekin etorri zitzaidan amaiera», xehatzen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.