Borrar
J. ALEMANY
ETSren gaurko kontzertua, zuzenean, EITBn

ETSren gaurko kontzertua, zuzenean, EITBn

Hogei urteko ibilbidea ospatzeko emanaldi erraldoiak antolatu ditu talde arabarrak

DV

Sábado, 22 de marzo 2025, 10:44

Joan den larunbatean BECen eskainitako lehen kontzertu ikusgarriaren ondoren, asteburu honetan urteurren festa hirukoitzaren azken bi kontzertuak eskainiko ditu En Tol Sarmiento taldeak (ETS), eta EITBk zuzenean emango du Bizkaia Arenako hirugarren hitzordua: martxoaren 22an, larunbata, 21.30etik aurrera. Zehazki, ETB2n, eitb.eus-en, eta Primeran eta Guau plataformetan eskainiko da emanaldia.

Oso gau berezia izango da, eta EITBk lantalde eta baliabide tekniko zabala jarri du martxan: «30 profesional baino gehiago arituko dira lanean, errealizazio, ekoizpen, teknikari eta argiztapen profesionalak guztiak», diote bere arduradunek. Gainera, 4K Unitate Mugikorrak 18 kamerako seinalea eskainiko du, ikus-entzuleek xehetasunik galdu ez dezaten. Kamera guztiek formatu horretan lan egingo dute eta, hala, lehen aldiz, EITBk zuzeneko musika kontzertu bat eskainiko 4K bereizmenean, HBBTV bitartez (Internetera konektatutako telebista bateragarrietan). ETB2n Xabier García Ramsdenek aurkeztuko du emanaldia.

Gainera, nabarmendu dutenez, «aurreko egunetan, En Tol Sarmientoren ibilbidea errepasatu eta interesdunek Iñigo Etxezarreta buru duen taldea gertutik ezagutu ahal izango dute, EITBko hedabideek eskainiko duten programazio bereziari esker». Izan ere, taldea 20. urteurrena ari da ospatzen 'ETS-20 urte zure eskutik' ikuskizunarekin, jai herrikoi bat irudikatu nahi duen ikuskizun kontzeptualarekin.

Zalantzarik gabe, ekimena mugarria izango da taldearen historian, hain zuzen ere, herriko jaietako agertoki horietan jorratu duten ibilbide arrakastatsu horretan. Jasotako maitasuna ekitaldi berezi batekin itzuli nahi diote publikoari eta, horretarako, ia 40 pertsona arituko dira taula gainean: musikariak, dantzariak… Hala, guztira, 45.000 pertsona bilduko ditu ETSk BEC-en, eta, esan bezala, larunbatekoa izango dugu hiru hitzorduetan azkena. Beraz, joateko aukerarik izango ez baduzu, ez pentsatu eta gozatu kontzertuaz EITBren bitartez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco ETSren gaurko kontzertua, zuzenean, EITBn