Borrar
Belako
Etxeko soinuekin irudimenezko munduetan barrena bidaiarazten duen single-a
Belako | 'Orein Orain'

Etxeko soinuekin irudimenezko munduetan barrena bidaiarazten duen single-a

Irailaren 8an kaleratuko da talde bizkaitarrak 'Sigo regando', estudioko bosgarren diskoa, jada aurrez eska daitekeena

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 4 de agosto 2023, 12:46

Gero eta gutxiago falta de Belako talde bizkaitarrak estudioko bosgarren diskoa aurkezteko. Irailaren 8an izango da entzungai 'Sigo regando' albuma eta, bien bitartean, itxaronaldia arinagoa egiteko eta zaleek zer entzun izan dezaten, hirugarren aurrerapen single-a plazaratu dute ostiral honetan: 'Orein Orain'.

Hurrengo kontzertuak:

  • Abuztuak 5: Benarock (Granada).

  • Irailak 1: Ebrovisión (Miranda de Ebro).

  • Irailak 8: Boga Boga Festibala (Donostia).

  • Irailak 22: Cranc Festival (Menorka).

  • Irailak 23: Imposible sound (Almagro).

  • Urriak 5: La Salvaje (Oviedo).

  • Urriak 13: Kafe Antzokia (Bilbo).

  • Urriak 21: Ordiziarock (Ordizia).

  • Urriak 27: Café Teatre (Lleida).

  • Urriak 28: Las Armas (Zaragoza).

  • Urriak 29: Fundición (Logroño).

  • Azaroak 3: Círculo del Arte (Toledo).

  • Azaroak 4: Bogaloo (Cáceres).

  • Azaroak 9: Confetti (Alicante).

  • Azaroak 10: 16 toneladas (Valencia).

  • Azaroak 11: Terra (Castellón).

  • Azaroak 15: M por Montreal (Montreal).

  • Azaroak 17: Corona Capital (Ciudad de México).

  • Azaroak 24: Estraperlo (Badalona).

  • Abenduak 8: Sala La2 (Sevilla).

  • Abenduak 9: Planta Baja (Granada).

  • Abenduak 10: Hangar (Córdoba).

  • Abenduak 15: Mondo Club (Vigo).

  • Abenduak 16: Porta Caeli (Valladolid).

Single horrek etxeko soinua du, eta, aldi berean, oreinez, hodeiz eta hiri fantasmaz betetako irudimenezko munduetan barrena bidaiarazten gaitu. Unibertso honetan behin izan zenaren forma berriak ezkutatzen dira.

Oraingoan ere, Josu Billelabeitia gitarra-jotzaileak ekoitzi du 'Orein Orain'. Bertan, vocoder efektuak erabiltzen dituzte ahotsetan, ingelesa eta bere jaioterria, euskara, nahasiz, pop giro gozo eta onirikoetara garraiatzeko, baxu inguratzaile eta gitarra fin eta trinkoekin.

'Plastic Dream' diskoaren birarekin bi urteko bira egin eta 2023ko urtarrilean Aiako Probalekuan azken kontzertua eskaini ostean estudioan igaro dituzte asteak Belako taldeko kideek. Bira luzea izateaz gain arrakastatsua eta oparoa izan zen, besteak beste Europa iparraldeko hainbat hiri -Alemanian Frantzian, Danimarkan, Polonian edo Finlandian- bisitatu zituztelako, baita Mexiko, AEBak edo Ingalaterra ere. Nola ez, inguruko festibaletako programazioan tartea ere izan zuten, hala nola Aranda de Dueroko Sonoraman.

Horren ostean, uda hasieran, heldu zen nolabaiteko sorpresa 'White Lies' kantuarekin. Gitarra barrokoez, piano-doinuez eta Ruta 66ren amaiera duinaz beteriko benetako pop iruditeria jokoa eskaini zuen; eta aste batzuk geroago, lehen aldiz gaztelaniaz 'Sangre Total' basatia bota zuten.

Nahi duen orok diskoaren aurre eskaria egin dezake bai taldearen webgunearen bitartez zein musika salmentarako denda fisiko eta birtual handien bitartez. Honek, kantuez gain, errealitate birtualeko kontzertu bat dakar. Eta «esperientzia osoagoa» izateko asmoz beste eduki mordoa ere eskainiko ditu. Esaterako, errepertorio osoa interpretatzen ikusi ahal izango duzu, zure lagunekin komentatzen dituzun bitartean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxeko soinuekin irudimenezko munduetan barrena bidaiarazten duen single-a