Borrar

'Aho arraro', euskararen ustezko zailtasunari buruzko kanta jostalaria

Maite Larburuk iaz argitaratu zuen 'KRAK' diskoko abestietako bat da, eta berriki aurkeztu dira singlea zein Larburu beraren eta Harkaitz Canorek ideia batean oinarrituta Asier Altunak zuzendu duen bideoklipa

n. azurmendi

Miércoles, 9 de marzo 2022

Euskararen berezitasunei eta ustezko zailtasunari leku askotatik heltzea dago. Exotismotik, autokonplazentziatik, ezjakintasunean edo maltzurkerian oinarritutako sententzietatik... Ironia fin, iradokitzaile eta jostalaritik ere bai. Horixe egin du Maite Larburu artista hernaniarrak 'Aho arraro' kantan, eta horixe islatzen da Larbururen eta Harkaitz Canoren ideian oinarrituta Txintxua Filmsek ekoitzi duen bideoklip plazaratu berrian.

Asier Altuna zuzendari eta gidoilaria eta Marian Fernández ekoizlea buru dituen lantaldeak egin du -Altuna dela zuzendari, eta Fernández ekoizle-, Javi Agirre argazki-zuzendariaren argazki-sorta zabal batean oinarritutako bideoklipa. Den-denak dira Larbururen erretratuak, denetan errepikatzen da planoa, baina denak dira desberdinak, eta bata bestearen atzetik datoz erritmo bizian. Bideo laburra ikustean ulertuko da zergatik den bereziki garrantzitsua, ezinbestekoa, Raúl López muntatzailearen, Alazne Ameztoy atrezzo laguntzailearen, Lola López makillatzailearen eta Itziar Arrieta ile-apaintzailearen lana nabarmentzea.

'Aho arraro' iazko irailean argitaratu zen KRAK diskoko abestietako bat da. Huraxe izan zen, hain zuzen, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Elizabeth Macklin, Iker Lauroba, Alain Urrutia, Harkaitz Cano, Oier Aranzabal eta Naiara Egimendia batera *Zart sortzaileen kolektiboko kide den Larbururen bigarren bakarkako lana. Zigilu horren pean argitaratu zuen diskoa, Ainhoa Resanoren argazkiak eta Alain Urrutia margolariaren diseinua dituena.

Aho-korapilotik eta hitz-jokotik asko du esplizituki euskerari eskainia dagoen kantak. Azken batean, zer da arraroa?, zer da zaila?, zer da korapilatsua? «Gure hizkuntza zaila, zaharra, arraroa dela sarri entzun izan dudalako; eta hori ere izango da, akaso. Nondik begiratzen diozun! Zer kontatzen den! Edo kasu honetan, zer kantatzen den», dio Maite Larburuk, erantzun eta guzti datozen beste galdera batzuk planteatuz: «Arraroa al zaio behiari marrua? Zaila txoriari kantua? Zaharra al da itsasoaren burrunba? Bihotzarekin entzun behar».

'Aho arraro' singlea eta bideoklipa aurkezteko zabaldu duten oharrean irakurri daitekeenez, «Larburuk berak idatzi zuen euskararen omenez, askotan zalantzan jarri izan ohi den hizkuntza hain zuzen ere, bere morfologiagatik eta historiagatik, besteak beste». Maite Larbururen hurrengo kontzertuei dagokienez, ostegun honetan Bilboko Kafe Antzokian izango da, eta ostiralean Elgoibarko Herriko Antzokian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Aho arraro', euskararen ustezko zailtasunari buruzko kanta jostalaria