

Secciones
Servicios
Destacamos
Jan Echevarría
Sábado, 29 de marzo 2025, 14:16
Gatibu bere sustraietara itzuliko da ekainaren 7an, hogeita bost urteko ibilbide musikalari amaiera emateko. Bada, Alex Sardui gernikarra buru duen talde euskaldunaren 'Azken Zoramena' kontzertua Astrako aparkalekutik San Kristobalekora lekualdatu dute, «espazio handiagoa, erosoagoa eta seguruagoa», talde gernikarrak eta Haziberri kontzertu antolatzaileak jakinarazi dutenez.
Joan den abenduan iragarri zuten talde gernikarrak betirako agur esango duen urtean bere sorterrian eskainiko duen azken kontzertua. Dena den, antolatzaileek ez zuten «inolaz ere espero» kontzertuak izan duen erantzuna, eta, hasieran iragarritako Astrako aparkalekua txiki geratu denez, San Kristobalekora lekualdatuko dute. Izan ere, Lurgorri auzoan kokatuta dagoen guneak 10.000 lagunentzako edukiera dauka.
Gauzak horrela, sarrera gehiago ere jarri dira eskuragarri, haziberri.eus webgunean eta Gernikako turismo bulegoan. Eta datozen asteetan, gainera, 'Azken Zoramena' kontzertuaren kartela osatuko duten musika taldeak iragarriko dituzte, festa arratsaldean hasiko baita.
Gatibu taldeak agur esango duen urtean, ekainaren 7ko kontzertuak taldearentzat duen garrantzia azpimarratu dute, orain dela 25 urte Gernikan bertan sortutako taldeak etxean eskainiko duen azken kontzertuak «esangura berezia» izango duelako.
«Gernikak Gatiburi emandakoa eta Gatibuk Gernikari eskainitakoa batuko dira ekainaren 7ko gau magikoan, Gatiburen sustraietara joz, errepertorio eta izaera propioa izango duen kontzertu kañeroa osatuz», ziurtatu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Las villas del paseo Colón en primera línea de mar
Lola Horcajo /J. J. Fdez. Beobide
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.