nerea azurmendi
Sábado, 18 de junio 2022, 17:36
Hilaren 21ean jasoko du Joseba Tapiak (Lasarte-Oria, 1968) Victoria Eugenia antzokian, Musikaren Festarekin bat eginik, 2022ko Adarra Saria. Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak izendatutako epaimahaiko kideek Tapiari esleitu zioten bederatzigarren edizioko saria musikari lasartearraren ibilbide luze eta oparoa aintzatesteko eta euskal musikari egin dion ekarpena eskertzeko.
Publicidad
Saria jasoko duen kontzertura ez da esku hutsik joango, 'Egon edo ez egon' diskoa, bakarkako bederatzigarrena, aurkeztuko baitu zuzenean. Trikitilari, musikari eta kantari bezala egin duen bidea eta diskoa bera bezalaxe, bidaide askorekin partekatuko du oholtza. Sorpresaren bat ere izango omen da.
– Bizi osoan izan duzu musika lagun. Nola gogoratzen duzu honaino ekarri zaituen bidea?
– Oso umetan hasi nintzen eszenatokietan, eta bidea pixkanaka egiten joan naizela esango nuke. Gehiago izan da parean tokatu denari aurre egitea, zer gerta zitekeen edo zer ez pentsatzea baino. Beti pasioz ibili gara, mundu honen zale amorratu izan garelako, eta gero bidean egin ditugu deskubrimendu asko. Egon da alde batetik tradizioa, familiatik jasoa, beste batetik rockaren mundua, eta askotan joan gara gauzak uztartzen oso kontziente izan gabe.
– Xabier Berasaluze 'Leturia'-rekin batera zein aspaldi honetan zeure kabuz osatzen ari zaren askotariko ibilbidean egindako zenbait hautuk, ordea, oso kontzienteak ematen dute.
– Gauza berriak egiteko orduan, egia esateko, ez dugu eduki ez lotsarik, ez beldurrik. Hasieran gauzak egiten genituen inkontzienteki, umorez, probokatzeko gogotan, baina dena doa aldatzen eboluzio baten barruan, eta joan naiz erabaki kontzienteagoak hartzen, gauzak hobeto pentsatzen. Proiektu bakoitza izan da autonomoa, eta horregatik behar bada ematen dute horren desberdinak elkarrengandik. Agian formetan dira diferenteago, baina barruan ez hainbeste.
– Nola hartu zituzten aurreneko 'probokazio' haiek?
– Guk trikitixa ezagutu genuen mundu oso itxi batean, baina gu ez ginen ia mundu hartakoak, gu kalekoak ginen. Gurasoen mundua oso ederra zen, instrumentuak izugarri erakartzen gintuen ni eta nire belaunaldiko asko, baina beste influentzia asko geneuzkan aldamenean, eta haiengandik gertuago sentitzen ginen. Hala ere, guretzat itxiegia zen mundu hartan ondo hartu gintuzten. Ikusiko gintuzten pixka bat arraro, baina ez genuen eduki presio handirik, eta intuizioak esan bezala egin genuen aurrera.
Publicidad
– Zure ibilbidearen puntu zehatz honetan, zein distantziatara zaude hasierako mundu hartatik?
– Gu mundu horretakoak gara, ni horietako bat naiz, beste bat. Bakoitzak ditu bere erregistroak eta bere ibilbidea, baina familiakoak gara, eta familia horretakoa sentitzen naiz soinu handia jotzen dudanean, gitarra jotzen dudanean... Uste dut beste edozein instrumentu jotzen dudanean ere trikikitxa joko banu bezala jotzen dudala. Kanpotik ere esan izan didate hori.
Publicidad
– Asko baldintzatzen du instrumentuak? Oso diferentea da izatea trikitilari, edo gitarrista, edo soinu-jole, edo abeslari?
– Askotan instrumentura ekartzen da dena, baina uste dut gehiago izaten dela gure buruarekin dugun borroka, ohiturako errazkerietatik urrundu eta beste unibertso bat bilatzeko. Proiektuari ondoen datorkiona aukeratu eta tresna bat edo bestea erabiltzea ere bilaketa horren barruan dago. Instrumentuarekin jendeak lotzen gaitu gehiago, gu ez gara horren lotuak sentitzen.
– Zeure izena daramate proiektu horiek, baina bakarlanetik urrun dago zure jarduna.
– Modu kolektiboan lan egitera ohituta nago aspalditik, ezinbestean. Ni iristen naizenez iristen naizen punturaino, eta ez naizenez kapaz inguruan ditudanen mailara heltzeko, haiengana gerturatzen naiz. Ez daukat sentimendurik dena nik egin beharrekorik. Artista onen inguruan ibiltzea kontagiosoa da eta, gainera, gure lanbidean komunikazioak elikatu egiten gaitu.
Publicidad
– Ohiko bidelagun horietako bat da Koldo Izagirre, 'Egon edo ez egon'-eko kanten hitzen egilea. Dakarrena hartzen diozu, edo zeuk ere jartzen duzu zeuretik?
– Elkarri kaskoa berotzen diogu eta beti suertatzen zaigu zerbait esateko 'hauxe egin behar diagu'. Hor barruan gauza asko egoten dira: gaiak, unibertsoak, konexio musikalak, literarioak... Badago lotzen gaituen zerbait, baina tirabira handiak izaten ditugu kantuaren bila abiatzen garenean.
Publicidad
– 'Egon edo ez egon' Durangoko Azokan aurkeztu zen, baina zuzenekoekin orain hasiko zarete. Luze egin zaizue?
– Ez dugu nahita eduki sei hilabete gordeta. Itxaron behar izan dugu ez delako egon aukerarik. Hala ere, diskoak izan du ibilbide bat irratietan eta sare sozialetan. Normalean paraleloak izaten dira, baina oraingoan ez da horrela suertatu. Gogoz gaude zuzenekoekin hasi eta egurra emateko. Oso potentea da, egin ditugu pare bat saio eta oso gustura gelditu gara.
– Sare sozialak aipatu dituzunez, ezinbestean ekarri behar gogora Chill Mafiarekiko lankidetza. Batek baino gehiagok haien bidez ezagutu zuen Tapia. Zer deritzozu, musikaren arloan, belaunaldien arteko harremanari, edo harreman faltari?
Noticia Patrocinada
– Hiru Damatxokoen ekarria izan zen hura, diskoa osatuta baina grabatu gabe geneukanean. Horrela suertatu zen, baina bestela ere oso adi jarraitzen dut Iruñea aldean gertatzen ari dena, badago han zerbait oso indartsua... Etenari dagokionez, oso normala da, gu ere horrela ibili ginen. Aurrekoekin puskatzeko batere beldurrik gabe sartu ginen mundu horretan, baina gero joaten zara zure bidea zehazten, eta urteak pasatzen direnean ikusten duzu etena normala izan arren egon behar dela gazteen ondoan, ikusten zertan ari diren... Ariketa inportantea da norberarentzat, gure aurreko zenbaitek ere ikusi zuten hori.
– Sariaren harira, euskal musikarien ikusgarritasun arazoak nabarmendu dituzu.
– Inoiz baino baliabide gehiago dauzkagu. Irrati, telebista eta horrelakoz betea daukagu gure mundua, baina gu ez gaude. Baliabidez beteta dauzkagu herri denak, baina ez dira guretzat. Garai batean espazioak behar ziren. Orain espazioak badaude, baina gu ez gaude bertan, eta horrek zuzenean eragiten digu. Izan ere, borroka erabat desiguala da, eta oro har egon litezkeen arazoez aparte euskaraz egiteak asko txikitzen du gure espazioa. Gainera, gaur egun musika ez da baloratzen, ez da lotzen herritartasunarekin, komunitate bat osatzearekin. Inertzia hori gure kontra doa, eta lehia horretan talde handiak ari dira espazioak bereganatzen.
Publicidad
– Horrek belaunaldien arteko transmisioari ere eragingo dio.
– Jakina. Belaunaldi gazteak kontsumo horretara jarrita daude. Guk ez daukagu horrelako baliabiderik eta, horrenbestez, ez gara existitzen. Nerabezaroak baditu bere erritmoak eta bere funtzionatzeko moduak, eta kanpoko dena hartzen duzu batere konplexurik gabe. Hori ederra da, baina beharko litzateke ekilibrio gehiago komunitate bezala ere euskaldunok aurrera egin dezagun.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.