Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Ibai Arrieta
Gorka Urbizuk hiru zuzeneko eskainiko ditu Latinoamerikan
'Tour Bat 2024'

Gorka Urbizuk hiru zuzeneko eskainiko ditu Latinoamerikan

'Hasiera bat' diskoa aurketen izango da Mexiko Hirian maiatzaren 6an, Bogotan (Kolonbia) maiatzaren 8an eta Buenos Airesen (Argentina) maiatzaren 12an

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 3 de abril 2024, 10:31

Gorka Urbizuk 'Hasiera bat' diskoa, bakarkako bidean kaleratu duen lehen albuma, aurkezteko 'Tour bat' biraren baitan Latinoamerikarako hiru data iragarri ditu. Zehazki Mexiko Hirian maiatzaren 6an, Bogotan (Kolonbia) maiatzaren 8an eta Buenos Airesen (Argentina) maiatzaren 12an izango dira zuzenekoak.

«Bai, bai, bai!! 'Hasiera Bat' diskoak ozeanoa igaroko du 🌎 laster eta Latinoamerikan aurkezteko aukera izango dugu, banda eta guzti!! MEXIKO, KOLONBIA eta ARGENTINAn izango gara. Eskerrik asko hau posible egin duzuenoi. Zabal mezua, laster info gehiago!!», dio sareetan zabaldutako mezuak

Aurretik apirilean zehar hainbat kontzertu izango ditu, nahiz eta gehienetan sarrera guztiak agortu dituen. Hala izan da Iruñean Zentral aretoan eskainiko dituen hiru emanaldietan (apirilak 12, 13 eta 14) edo Bilboko Kafe Antzokiko bietan, apirilaren 27an eta 28an. Soilik Madrileko Teatro Eslavako zuzenerako geratzen dira sarrerak, apirilaren 18an, biharamunean emango duenerako ere agortu baitira.

Bidean martxoan etenaldia egin du Urbizuk, nahiz eta onartu duen bezala «gogorra» egon zaion «oholtzak engantxatu» egiten duelako, «are gehiago kontzertuak Tour Bat 2024ko hasiera ahaztezinaren modukoak badira».

Uda ere oholtzan

Aipatutakoak ez dira Urbizu zuzenean ikusiko aukera bakarrak izango, maiatzaren 18an eta 19an Biarritzen izango baita, 25ean Bartzelonan Parallel 62n eta oraingoz bira ekainaren 7an eta 8an Azpeitian amaituko du.

Horretaz gain, duela egun gutxi aurkeztu zen Boga Boga Festibalean izango da irailaren 7an Chillida Lekun Sara Zozaya eta Los Sara Fontaekin batera

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gorka Urbizuk hiru zuzeneko eskainiko ditu Latinoamerikan