Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Ibai Arrieta

'Hasiera bat', Gorka Urbizuren lehen bakarkako diskoa

Berri Txarraken ibilbidea 2019an amaitutzat eman ostean, «bost zentzumenez entzuteko» lana aurkeztu du

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 15 de enero 2024, 09:14

Azken egunotan sareetan zenbait mezu kriptiko zabaldu ostean -lehenik argazki erabat beltzak eta ostean azal bat zirudien irudi erabat pixelatua- Gorka Urbizuk bakarkako lehen diskoa, 'Hasiera bat', aurkeztu du astelehen honetan. «Kaixo 👋 Disko bat grabatu dut eta plataformetan duzue jada.

Publicidad

Osorik entzuteko aukera eman nahi nizuen, aurrerapenik gabe. Maitasun osoa jarri dut 10 doinuotan ❤️‍🩹 Espero dut kantuok modu batean ala bestean zuekin konektatzea. Eta alderantziz», dio, besteak beste, albistea jakinarazteko zabaldutako mezuak.

Aurkezpenarekin batera diskoa «bost zentzumenez entzuteko» gonbita egin du Urbizuk: «Gelditu eta entzun. Barrutik soilik ireki daitezkeen ateak ireki. Garbitu zarata. Beharrezkoa dena esan, besterik ez. Soiltasunaren ederra lortzen ahalegindu, sortuko denaren beldurrik gabe». Hamar kantuz osatua, nahi duen orok aurresalmentan jada eskura dezake biniloan zein CDan eta martxoan jasoko du.

Kantu bakoitza erabaki bat izan da Urbizurentzat, «beste batzuk izan zitezkeen bezala», oharrean aitortzen duenez. Prozesua «kantuaren muinerako bidaia» izan da artistarentzat, «soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu egileak: kantuak erantzi, hustu, kimatu… euren soiltasuna agerian utzi arte. Gordin». Lan egiteko modu horren bitartez lortutako emaitza «harkaitza bezain gogorra» eta «haizeak astindutako hostoa bezain hauskorra» dela iritzi du.

'Hasiera bat' lanak bi aurpegi ditu. A aldean aurkituko ditu entzuleak 'Maitasun bat' 'Teoria bat', 'Tren bat', 'Toki bat', eta 'Janela bat'. B aldean, aldiz, 'Kolore bat', 'Lilura bat', 'Etxe bat', 'Sute bat', eta 'Besterik ez'.

Publicidad

Azkenik, Lekunberrko artistak laster albiste gehiago zabalduko dituela aurreratu du eta 2024an zuzenekoak eskaintzeko asmoa duela bakarkako lehen lana aurkezteko bira formatuan. Asteazkenean, hilak 17, 19:00etatik aurrera, jendaurreko lehen aurkezpena egingo du Gorka Urbizuk, Lekunberrin, Gaztearen eskutik. Saioa streamingez jarraitu ahal izango da.

'Teoria bat', lehen bideoklipa

Ikus-entzunezkoek ere pisua izango dute Urbizuren proiektu berrian eta 'Hasiera bat' diskoarekin batera lehen bideoklipa aurkeztu du, 'Teoria bat' lanarena hain zuzen.

Alexander Cabeza Triggek zuzendu du eta 2023ko udan Lleidan diskoa grabatzen ari zirela hartutako irudiak baliatu ditu kataluniar zinemagileak kantua janzteko.

Publicidad

Musika sekula ere ez badu albo batera utzi, disko honekin lehen lerrora itzuliko da Urbizu. Urte luzez Berri Txarrak taldeko burua – 2019an 'Ikusi Arte Tour' birarekin amaitu zuten–, Katamalo edo Peiremans+ taldeetan ere aritua da. Azken boladan ez da geldirik egon La M.O.D.A. taldearen Nuevo Cancionero Burgalés diskoa ekoitzi baitu eta hainbat kolaborazio grabatu ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad