![Gure Ahotsak zikloaren bosgarren ekimena 2023ko martxoaren 3tik 7ra izango da](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202212/08/media/cortadas/gure-ahotsak-k3KF-U180976634153nSB-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Gure Ahotsak zikloaren bosgarren ekimena 2023ko martxoaren 3tik 7ra izango da](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202212/08/media/cortadas/gure-ahotsak-k3KF-U180976634153nSB-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER MENDIA
Jueves, 8 de diciembre 2022, 12:42
Gure Ahotsak zikloaren bosgarren ekimena 2023ko martxoaren 3tik 7ra izango da Donostian. Bakarka zein taldean oholtzara igotzen diren emakumeen kontzertuak sustatzeko zikloan Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu eta Neomak izango dira protagonista.
2023ko deialdiak formatua aldatuko du eta Victoria Eugenia Antzokian izango dira emanaldiak. Sarrerak jada lehiatilan salgai daude, baita Donostia Kulturaren webgunean ere.
Ekimena iragartzeko kartela Paula Estévez ilustratzaile eta musikariak egin du eta Gure Ahotsak ekimenean parte hartzen duten emakume musikarien eta haiek jotzen dituzten instrumentuen aniztasuna irudikatzen du.
Martxoak 3: Natalia Lacunza, Victoria Eugenian.
Martxoak 4: Olatz Salvador, Victoria Eugenian.
Martxoak 5: La Bien Querida, Victoria Eugenian.
Martxoak 6: Maite Larburu Trio, Victoria Eugenia Cluben.
Martxoak 7: Neomak, Victoria Eugenian.
Donostia Kulturak indarberritu egingo du horrela 2019an «Gipuzkoako emakumezko musikariek duten maila artistiko aparta azpimarratzeko asmoz» abiatutako Gure Ahotsak ekimena. Lehenik egun bakarreko kontzertua izan zen Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setién eta Izaroren parte-hartzearekin.
Hurrengo ekimenean, 2020an, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren eta Belako izan ziren oholtzan; 2021ean Idoia, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado (iragarrita zegoen Matilda taldeak ez zuen parte hartu osasun arrazoiengatik), eta 2022an Ainara Legardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak.
Emakumeen sormenari bide emateaz gain, musikari hasiberriak eta eskarmentudunak oholtza gainean elkartzea du xede Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen den ekimenak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.