Zerbait bakarrik eta «guztiz» berea zena egiteko bulkadatik ondu du Esti Markezek (Aia, 1999) bigarren diskoa, 'Atenporala'. «Esentzia» mantentzea izan du bigarren ardura, musika «barnetik eta benetan» egindako prozesu bezala ulertzen baitu abeslariak. «Nik ez dut egin nahi musika bertatik bizi ahal izateko soilik, irratian entzun dadin edo kontzertu kopuru bat emateko. Entzuten bada ondo eta ez bada entzuten ba bueno, hori da naizena».
Publicidad
Sentitzen denetik, barrutik egindako lana da eta hori kantuen izenburuetan ere islatu du Markezek. Gertatutakotik idatzi du eta hustu egin da. «Guztiz barrutik idatzitakoa da, ez dago asmatutako ezer. 25 urte hauetan gertatutakoa da eta terapia moduan idatzi nituen barru-barrutik. Eman ditut sentitzen nituen modura». Adibide modura jartzen du 'Minak' kantua. «Indarra erakutsi nahi nuen kantu bat da, zer den mina eta min egiten dizun jende toxikoa kanporatu egin behar dela, baina ez nuen tristuratik adierazi nahi». Horregatik runba estiloa, aurrez inoiz egin ez bazuen ere, eta alboan izan du Sonakay. Edota besteetan nabaritzen den pop-folka. Ez da izan duen kolaborazio bakarra, Ianire Aranzabe ere alboan egon baita. «Nik abesti bat bidali nion eta esplikatu zer sentitzen nuen, segituan sentitu zuen berea bezala eta oso erraza izan da». Anekdota bezala Aranzabak «gure abestia» deitzen diola azaltzen du. «Hori oso zaila da lortzea, beste baten abestia bere sentitzea, eta oso polita da», dio pozik.
Aurrez kaleratutako 'Hitzekin jolasean' (2022) diskoarekin alderatuta «helduagoa» dela azaltzen du. Bidean presio gehiago sentitu duela dio, aurrez egindakoa berriro sortzeko gai dela erakustea tokatzen baitzen. Bide horretan, tendentziak aldatzen badoaz ere, argi izan du pop edo pop-folk korrontean kokatzen den diskoa egin nahi zuela. «Inoiz ez dut nire esentzia galdu nahi eta pop-folk estiloko artista naiz, musika hori askoz gehiago entzuten dut». Horren barnean, hala ere, entzuleak aniztasun ugari aurkituko duela dio.
Kasualitatezko erabaki gutxi daude Markezen bigarren lanean eta izenburua, 'Atenporal' ez da horietako bat. Disko osoan zehar «hasierez eta amaierez» hitz egiten duela dio, «gertatzen joan zaizkidan gauzez eta harremanen hasierez eta bukaerez», hauek zentzurik zabalenean ulertuta: bikoteak, lagunak, familia, etab. Kontzeptua ikusarazi ziona 'Zuretzat' kantua izan zen, duela urte batzuk hildako amonari idatzitakoa. Izan ere, heriotzagatiko mina askoz ere beranduago etorri zitzaion eta kolpez gainera. «Ze atenporalak diren hasierak eta bukaerak eta superatua egon beharko balu ere hutsune horrekin etorri zitzaidan amaiera», xehatzen du.
Tarteka atzera begiratze horrek zauriak ireki ditzake, azkura sortu, baina Markezen kasuan hasiera eta amaiera horietara itzultzea «erabat sendagarria» izan dela dio. «Bizitzan gertatu zaizkidan horiei idaztea oso polita izan da, ez hain onei ere». Argi du guztiei esker dela egun den pertsona, guztietatik ikasi duela eta, garrantzitsuena, zerbaiti buruz idazteko gai bada jada «sendatuta» dagoela esan nahi duela.
Publicidad
Hain barrutik sortutako diskoa publiko egiteak bertigo apur bat ere sortzen dio abeslariari, baina lasai dago «proiektu eta abestietan benetan sinetsiz gero, benetakoak badira, dena polita» delako. «Bi urte egon naiz lanean, asko inbertitu dut honetan, eta ezinezkoa da bertigo hori ez sentitzea. Beti dago 'ea jendeari gustatzen zaion' puntu hori eta, noski, jendeari niri lagundu didan bezala lagunduko dionaren esperantza. Azkenean musika hori ere bada, laguntza edo egunerokotasunerako argi pixka bat», gehitzen du.
Duela urtebete inguru amaitu zituen Markezek diskoaren grabazio lanak eta hustutzearen ostean tarte hau pilak kargatu eta «poliki-poliki betetzen» joateko baliatu du. Entseguak mugarri izan dira bidean eta orain «oso ilusionatuta» mintzo da, zuzenekoetarako gogo biziz. Agendan bi ditu, lehena oso berezia azaroaren 30ean Aiako Probalekuan eta bigarrena abenduaren 13an Andoaingo Basteron.
Publicidad
Barruak mugitzen dituen diskoa izanda, emanaldiak «giro oso intimoan» izango direla azaltzen du, nahiz eta kantu dantzagarriak ere badiren. Alboan izango ditu Josu Erviti (bateria), Iker Lauroba (gitarra), Maria (baxua) eta Danae (teklatua).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.