!['Hiru Damatxo', Merina Gris taldearen disko berriko lehen aurrerapena](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/12/30/merina-kHqE-U23041884579818E-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
!['Hiru Damatxo', Merina Gris taldearen disko berriko lehen aurrerapena](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/12/30/merina-kHqE-U23041884579818E-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Hiria eraikinek osatzen dutela, baina Herria, aldiz, pertsonek, aldarrikatuz aurkeztu du Merina Gris taldeak 'Hiru Damatxo' single berria. Ez da kantu soltea izango, Donostiako hiria mintzagai duen abestia otsailaren 7an helduko den 'Zuloa' (Sonido Muchacho) diskoaren lehen aurrerapena delako.
Zer espero daitekeen Sara, Julen eta Paskalen eskutik? Haiek esandako «atmosfera eder eta goibel bat, bihozmina eragiten digunari zein salbatuko gaituen horri eusteko hamar katebegi distiratsuz osaturiko lepokoa». Eta, horietan lehena, da hiriari eskainitako kantua.
Taldekideen arabera, «mingostasun apur batekin trufa egiten dio Donostiaren egungo egoerari, polito hilko den hiri bat ekonomikoki ustiatzeko politika zehatzak aplikatzearen ondorioz geratzen den» argazkiari «Izan ere, hiriak etxeekin eraikitzen dira, baina herria jendearekin».
Singlea ez da hirukoteak aurkeztutako berritasun bakarra, 2025ean disko berria kaleratuko dutela jakinarazi baitute. Zehazki otsailaren 7an izango da eta 'Zuloa' izango du izenburu. Sonido Muchacho zigilupean aurkeztuko dute eta biniloa jada aurresalmentan lor daiteke «mugatua» izango den «edizio berezi» batean. «Binilo bakoitzean karta bat egongo da. Horien artean 'Zuloa' tokatzen bazaizue, guk antolatutako Merina Grisen kontzertuetara dohainik joan ahal izango zarete. Bizi osorako», azaldu du taldeak.
Emanaldi horien oraingo zerrenda ere zabaldu dute donostiarrek: otsailaren 15ean La Nau (Bartzelona), otsailaren 28an Dabadaba (Donostia), martxoaren 14an Kafe Antzokian (Bilbo), martxoaren 21ean La Cigalen (Paris), martxoaren 29an Jimmy Jazzen (Gasteiz), apirilaren 4an Sanagustin Kulturgunean (Azpeitia) eta apirilaren 26ean Totemen (Atarrabia).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.