Idoia Asurmendi, Sierra Sonoran eskainitako kontzertuan.

Idoia Astigarragan izango da ostiralean

Artista aramaioarrak 'De amar y desandar' diskoa aurkeztuko du Gobadarien parkean 20:30ean

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 29 de julio 2024, 11:54

«Ze polita izaten ari den. Eskerrik asko @miau_estudioa kartelaso honekin nire uda kolorez betetzearren». Herriz herri, emanaldiz emanaldi, uda berezia izaten ari da Idoia Asurmendi abeslariarentzat. Aramaioarrak apirilean eta Eibarren abiatu zuen 'De amar y desandar' diskoaren aurkezpen bira eta ostiral honetan Astigarragan izango da Gobadarien parkean 20:30ean.

Publicidad

Bigarren albumarekin euskal poparen eszenako ahots nabarmenetako bezala sendotu da Asurmendi. Berri Txarrak taldearen 'Katedral bat' abestiaren bertsioarekin lehen arrakasta lortuta, bide propioa egin du ostean 'Ilun eta abar' (2021) eta aipatutako 'De amar y desandar' diskoekin. Azken honek zortzi kantu oso pertsonal biltzen ditu, hain zuzen «zortzi une oso berezi berriro bizi eta aurrera egiteko». Hainbatetan azpimarratu duen bezala, 'recordar' hitzaren oinarri latinoak «bihotzetik berriro pasa» esan nahi baitu. Hori bai, inolako nostalgiarik gabe, soilik «berriro sentitzeko».

Sormen-prozesua lehenarekiko oso ezberdina izan zela azaldu zuen hedabide honi emandako elkarrizketa batean artista «beste une batean» zelako ere. «Gehiago gozatu dut, bestelako heldutasun batekin, lehen lanaren arrakasta ahaztuta». Zaleek, hala ere, Idoiaren esentzia aurkituko dute lanean, oso bere duen estilo aniztasunarekin batera. «Kantu bakoitzari behar duena ematen saiatu naiz». Hala, besteak beste, Elvira Sastreren poematik abiatutako tango bat eta egunerokotik sortutako kantuak ondu ditu.

Zuzenekora ere energia hori eramango du ostiral honetan, Miau Estudioarekin sortutako atrezzoak lagunduta. «Bira honi begira estetikak pisu gehiago izan du. Artisautza asko dago eszenografian».

Astigarragako emanaldiaz gain Gasteizen izango da abuztuaren 5ean Santa Maria Plazan 19:45ean, Mutrikun abuztuaren 10ean Goiko Plazan 23:00etan eta Etxarrin abuztuaren 20an Andremaiko Ermittan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad