Borrar
Nora filmaren soinu-banda, Izaro Andres abeslari mallabiarraren eskutik

Nora filmaren soinu-banda, Izaroren eskutik

Lara Izagirrek zuzendutako filma irailaren 3an estreinatuko da zinema aretoetan

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 5 de julio 2021, 16:19

'Ez dezatela esan maite ez nintzenik'. Aldarrikapen mezu argia gordetzen du Izaro Andres musikari mallabiarrak 'Nora' filmerako egindako kantu originalak. Gertuko familiar baten heriotzaren ostean Norak –filmeko protagonistak– erroetara egindako bidaia introspektiboa kontatzen dute filmak zein abestiak, nortasun propioaren bila egindako askatasun bidaia. Biek ala biek udara kutsua dute eta hausnarketa sakonaren isla dira: dolua, bilaketa, aske izateko aukera, zauriak ixteko eta zoriontsu izateko aukera, besteak beste.

'Nora' bideoklipa. Izaro Andresek 'Nora' filmerako egindako abestiaren bideoklipa.

Hala ikusten da filmarekin batera Marina Palaciok kantu horretarako grabatu zuen eta aurkeztu berri den bideoklipean. Pasa den aste-bukaeran Lekeition proiektatu zen estreinakoz Izarok bandarekin jo ostean. Bizkaiko kostako herrian irudikatzen baita Ane Pikaza protagonistak filmean egiten duen geldialdietako bat.

'Nora' filma, irailaren 3an

Izagirrek zuzendutako pelikula iazko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen Zinemira zikloaren barnean eta inaugurazio gauean bertan abestu zuen estreinakoz Izarok 'Nora' abestia. Orain, irailaren 3an estreinatuko da filma zinema aretoetan.

Horretaz gain, buru belarri dabil Izaro 'Limones en Invierno' birarekin. Covid-19aren pandemiaren ondorioz edukierak eta formatuak moldatuta Kursaala lau aldiz eta Bilboko Euskaduna beste bitan bete zuen. Horretaz gaiz, Bartzelona, Madril, Sevilla, Valladolid edo Mallorkan ere izan da 2021an zehar eta udan beste hainbat eskainiko ditu.

Izarok eskainiko dituen hurrengo kontzertuak:

  • Uztailak 9: Pielagos (Kantabria). Gonbidapenekin.

  • Uztailak 17: Arenas de San Pedro (Avila).

  • Uztailak 23: Aritzbatalde, Zarautz. 22:00etan.

  • Uztailak 25: Iraider Arena, Gasteiz. 20:30ean.

  • Abuztuak 14: Ciudadela, Iruña. 21:30ean.

  • Irailak 11: Zezen Plaza, Tolosa. 19:00etan.

  • Urriak 1: Areria Aretoa, Lazkao. 22:00etan.

'Nora' abestia jada entzungai dago plataforma digitaletan, irailaren 3an zinema aretoetan estreinatuko den filmaren aurrerapena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nora filmaren soinu-banda, Izaroren eskutik