

Secciones
Servicios
Destacamos
«Gaztetasuna eta freskotasuna» hizpide dituen Jonkass proiektuak eskuratu du II. Paradisu Zinema Beka, EHZ festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkar argitaletxeak elkarrekin antolaturiko deialdia Iñigo Muguruza musikaria gogoan izateko. «Ibilbidearen hastapenetan aurkitzen da proiektua, eta gaur egun Euskal Herrian belaunaldi gazteen musika ohiturekin erraz uztartzen dela iruditu zaigu», iritzi du epaimahaiak. Oinarrietan azaldu bezala, irabazleak urte bateko epea izango du proiektua borobildu eta grabatzeko eta 2026. urteko EHZ festibalean gozatu ahal izango da haren lehen kontzertuaz.
Jon Castañeda dago Jonkass proiektuaren atzean, gidoigile, erredaktorea, erreportero, Kafe Antzokiko DJ eta Akerbeltz taldeko abeslaria, besteak beste. Azken hilabeteetan dago Jonkass egitasmoan murgilduta, eta bekari esker, proiektua gauzatu ahal izango du aurten.
Paradisu Zinema beka sustatu duten hiru eragileen iritziz, «garrantzitsua da musika estilo ezberdinek lekua ukaitea euskal musikaren baitan. Euskaldunok, musika estilo orotan ukan dezagun erreferenterik». Era berean, ekimenaren arduradunek eskerrak eman dizkiete beren lanak igorri dituzten 18 taldeei. Gainera, batetik, «oso eskertuta» agertu dira animatu izanagatik, eta, bestetik, jasotako lanen kalitatea nabarmendu dute.
«Euskal Herrian eta euskaraz asko, estilo ezberdinetan eta kalitatearekin ekoizten dela argi gelditu zaigu», ziurtatu dute. Paradisu Zinema musika bekaren bigarren edizioa izan da aurtengoa, eta sustatzaileek iragarri dute azkena izango dela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.