Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Olatz Salvador, 'Basan' kantuko bideokliparen irudi batean. Balaunka
Olatz Salvador | 'Basan'

«Kaosaren erdian norbere barne ahotsa» berreskuratzeko deia

Olatz Salvador donostiarrak hirugarren albumeko lehen kantua, 'Basan', aurkeztu du

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 3 de abril 2024, 16:14

Zalantzari kantu eta aldi berean «kaosaren erdian norbere barne ahotsa» berreskuratzeko grina da 'Basan', «galbideari lekua egin eta hortaz gozatzen ikasteko dei bat». Hala aurkeztu du Olatz Salvadorrek (Donostia, 1990) lan berriaren lehen printza. Izan ere, azalberrituta dator. Abestia laguntzeko irudiek ere «argi bilaketaren ... bidaian zehar» eramango du entzulea.

Publicidad

Lehen single honetan nabari daiteke soinu aldetik bestelako estilo eta lurraldeak ere ukitu dituela donostiarrak. Azaldu duenez hilabeteak daramatza Kataluniako Olivera Estudioetara joan etorriak egiten, bertan abiatu baitzuen bere hurrengo kantak ekoitzi eta grabatzeko prozesua.

Ez da bitxikeria bakarra, kantuarekin batera zabaldutako oharrean dioelako bideokliparen iruditeria bota zioten tarot karta batean inspiratua dela.

Aurreratutako kantua, 'Basan' Salvadorren hirugarren diskoko lehen singlea da. Estreinakoa 2018an heldu zen, 'Zintzilik' eta hiru urte beranduago kaleratu zuen bigarrena, 'Aho uhal', biak Airaka diskoetxearekin. Hurrengo lanak oraindik ez du argitalpen data zehatzik.

Ibilbide luzea egin du jada Salvadorrek musika munduan. 2010ean batu zen Skakeitan taldera teklatua joz eta koruak eginez eta taldearekin batera arrakasta lortu zuen bai Euskal Herrian zen nazioartean, hainbat bira eginda. Modu paraleloan, 2014an bakarkako proiektua abiarazi zuen aipatutako bi diskoekin. Gainera, ez dira gutxi Salvadorrek bere ibilbidean izan dituen kolaborazioak -Rozalen, Ivan Ferreiro...- edo beste artisten lanetan egindako elkarlanak, azkena Olaia Intziarteren diskoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad