Amaia Zubiria, Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziarekin batera. usoz

Lagunez inguratuta jasoko du Amaia Zubiriak Adarra Saria

Kantari eta musikagileak euskal musikari egindako ekarpena aintzat hartzen duen sariaren emate-ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo da, ekainaren 21ean

n. azurmendi

Martes, 27 de abril 2021, 13:50

Amaia Zubiriaren lau hamarkadatik gorako ibilbidea omendu dute Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak Adarra Sariaren bitartez, Donostia eta Usurbil arteko Zubietan 1947an jaiotako kantaria «euskal musikaren ordezkari garrantzitsuenetakoa» delako. Epaimahaiaren erabakiak gogoratzen duenez, «joan den mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte luzatzen den ibilbidean, aparteko gaitasuna duen interprete eta musikagilea dela utzi du agerian eta funtsezko eragina izan du haren ondorengo euskal musikarien belaunaldietan». Horrez gain «kantu tradizionalen gaurkotzaile gisa egindako lanak eta euskal zinemaren puntako soinu-bandetan izandako lankidetzak haren lan artistikoaren garrantziaren neurria ematen digute».

Publicidad

2014an sortu zen saria Mikel Laboarekin, Ruper Ordorikarekin, Benito Lertxundirekin, Anarirekin, Berri Txarrak taldearekin eta Kepa Junkerarekin partekatze du Zubiriak. Bera da, hain zuzen, aparteko ekarpena egin dutenei gordetako saria eman dioten bigarren emakumea.

Jaso, lagunez inguratuta jasoko du, Victoria Eugenia antzokian, ekainaren 21ean; Musikaren Europako Egunean, alegia. Sarrerak salgai daude jada, 20 euroan, eta 19:00an hasiko den ekitaldiaren hari asko oraindik lotzeke dauden arren, aurreratu daiteke talentu kontentrazio ikaragarria izango duela inguruan bidelagunen garrantzia behin eta berriro nabarmentzen duen Zubiriak. «Bidean aurkitu ditudan edo aurkitu naiten lagunak eta maitaleak» izango ditu ondoan, alegia, emanaldi garrantzitsu horretan.

Hala, Pascal Gaigne, Karlos Gimenez, Angel Unzu, Iñaki Salvador, Aitor Furundarena, Ritxi Salaberria, Gonzalo Tejada, Luis Camino, Manu Gaigne eta beste zenbait musikari elkartuko dira Amaia Zubiriarekin, denen artean ospatzeko eta partekatzeko hamaika emanaldi, disko eta kolaboraziotan gauzatu den ibilbidea. Zubiriarentzat garrantzi handia duen bertsolaritzak ere izango du tokirik emanaldian.

Zirkulu baten itxiera

Amaia Zubiriak aitortu du naturaltasun osoz onartzen dituela bere kontraesan eta aurreiritziak. Ez da sekula izan sari, omenaldi eta horrelakoen aldekoa, baina honekin «oso pozik» dago. «Bizitza asko izan ditut, eta horietako bakoitza zirkulu bat bezala ikusten dut. Aurrekoa itxi arte ez nintzateke erabat sartuko hurrengoan. Balego. Gainera uztai bat ixterakoan beti xirrikitu bat uzten saiatzen naiz, batek daki. Adarra Saria horrela bizi dut, musikarekiko dudan zirkulu honen amaiera bezala. Hurrengoaren hasiera, agian», esan du.

Publicidad

Emankorra ez ezik gorabeheratsua ere izan den ibilbidea ospatzeko aukera emango dio ekitaldiak, beretzat ia gauza bera baitira bizitza eta musika, «kanta bakoitzean nire bizitzaren zati bat dagoelako». Are gehiago lagunekin batera osatutako kantetan, «konpartitzen diren kantak ez direlako baztertzen».

Lagun askorekin partekatu ditu alegia musika eta bizitza iragan mendeko 70eko hamarkadaren erdialdera Txomin Artolarekin topo egin eta Haizea taldea osatu zutenetik. «Haizeak ezagutarazi zuen Amaia Zubiriaren ahots garden eta sentikorra. Ordura arte Hego Euskal Herrian entzun ez zen emakume kantaera zen hura, eta entzuleak txunditu egin zituen. Esan daiteke, zalantzarik gabe, Amaia Zubiriaren ahotsa izan zela Haizearen arrakastaren gakoetako bat», gogoratu dute.

Publicidad

Haizearekin zuzeneko hamaika emanaldi eta bi disko grabatu ondoren –Haizea (Herri Gogoa, 1976) eta Hontz gaua (Xoxoa, 1979)–, Frantziara eta ondoren Iparraldera jo zuen, eta hainbat jazz musikarirekin hasi zen lanean. Horrela ezagutu zuen Pascal Gaigne gitarrista eta musikagilea. Harekin lanean hasi zen 1983ko udan, eta bikote artistikoa osatu zuten hainbat urtez. Tartean, Etxahun eta Etxahun diskoan (IZ,1980) parte hartu zuen, Imanol, Niko Etxart eta Beñat Axiarirekin batera.

Zinemari dagokionez, Pascal Gaigne ezagutu baino lehenagokoa da Amaia Zubiriak egindako lehen lana, 'La fuga de Segovia' (Angel Amigo, 1981) filmerako musika Xabier Lasa Haizeako gitarristarekin egin baitzuen. Gero, 'La muerte de Mikel' (Imanol Uribe, 1983) filman parte hartu zuen. Angel Illarramendik egin zuen musika, eta Amaia Zubiriak abesti bat sortu eta kantatu zuen: 'Tango'.

Publicidad

Dena dela, Gaignerekin batera egin ditu film lanik esanguratsuenak: 'Zergatik Panpox' (Xabier Elorriaga, 1985), 'Ander eta Yul' (Ana Diez, 1988), 'Santa Cruz, el cura guerrillero' (Jose Maria Tuduri, 1990), 'Loraldia, el tiemplo de las flores' (Oscar Aizpeolea 1990), 'Como tú quieras' (Joseba Salegi, 1992). Amaia Zubiriak eta Pascal Gaignek zinemarako egindako lan horren guztiaren emaitza da 'Hamar urte zineman' bilduma diskoa (Angel Amigo, 1990), bikote gisara kaleratutako azkena.

Geroztik elkarren arteko harreman artistikoa ez da hautsi, eta Pascal Gaignek Amaia Zubiriaren diskoetako kolaboratzaile ia finkoa izaten jarraitu du. Berriro egin zuten topo Artolak eta Zubiriak, eta horren emaitza da hiru diskoz osatutako 'Folk-Lore sorta' bilduma, 1991 eta 1993 urteen artean argitaratua. Gero, bakarkako bideari heldu zion berriro, eta sei disko kaleratu ditu geroztik. Zuzenekoak ematen jarraitzen du, eta horietako askotan Edorta Amurua semea eduki du laguntzaile gitarrarekin.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad