Maiatzaren 12an amaituko du 'Fantasia' bira Eñaut Elorrietak

Victoria Eugenian eskainiko du emanaldia eta sarrerak jada salgai daude 25 euroan

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 21 de diciembre 2023, 12:22

Victoria Eugenia Antzokia areto oso berezia da hainbat artistentzat eta Eñaut Elorrietak toki kuttunenen artean du. «Oso etxeko sentitzen naiz, babestuta. Nire lekuan egoten laguntzen dit», esan zuen eszenatokiaz izan zen azkenekoan. Orain arte bira askoren abiapuntu izan den bezala, herri eta hiri askotan 'Fantasia' diskoa aurkeztu ostean bira itxiko du Elorrietak 2024an. Hain zuzen maiatzaren 12an, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak jada eskuragai daude 25 euroan Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak gunean.

Publicidad

Bi urteko lana du atzean 'Fantasiak', «disko oso biluzia» bere hitzetan eta oholtzan interpretazio lana biziko du entzuleak. «Diskoan ez da gitarra elektrikorik eta zuzeneko bandara ekarri dugu. Giroa eta energia mantendu nahi izan dugu, betiere zuzeneko soinura egokituta». Aretoak, gainera, planteamendua biderkatzea espero du. «Edozein proposamen jasotzen du Victoria Eugeniak, duen malgutasunarekin kantu rockeroenak zoragarri hartzen ditu eta proposamen biluziak babesten ditu. Izugarri gustatzen zait aretoa. Tamainaz areto ederra dela iruditzen zait, oso goxoa, barrutik nola den asko gustatzen zait. Oso leku erosoa da bai kontzertuak jotzeko zein ikusteko. Oso elegantea da eta argi eta soinu diseinuak oso ondo elkartzen dira».

Musikariak

  • Eñaut Elorrieta: ahotsa eta gitarra.

  • Ander Ederra: gitarrak, koruak.

  • Joanes Ederra: baxua.

  • Txus Aranburu: teklatuak eta koruak.

  • Ander Zulaika: bateria eta koruak.

Aurreikuspenen arabera 120 minutu iraungo dituen emanaldiak bi atal izango ditu. Batetik, kontzertuaren aurretik 'Fantasia' diskoaren sorkuntza-prozesuari buruz ondutako dokumental laburra proiektatuko da. «Kontzertuaren aurretik izateak jokoa ematen du kontzertua ez duelako desitxuratzen», espero du Elorrietak. Ostean, ohiko bidaideen laguntzarekin, 'Fantasia' diskoko kantu guztiak joko dituzte, ez oso ohikoa egungo biretan, eta horretaz gain aurreko lanetako kantak ere.

Lana hamar kantuk osatzen dute, guztiak konposatu ditu artista gernikarrak, eta berak idatzitako hitzez gain Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Jose Luis Otamendi, Itziar Ugarte eta Amaia Lasa idazleen letrak musikatu ditu. Zuzenekoetan, Fantasia laneko kantuekin batera bere ibilbide osoko kantuak eskainiko ditu Elorrietak bere ohiko zuzeneko musikariak eta hainbat gonbidatu berezi lagun.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad