Urgente Retenciones en la N-I en Villabona y en la AP-8 en Getaria por sendos accidentes múltiples

Maite duen pertsona baten galera kantura eraman du Bengok

Artista oiartzuarrak disko berriko hirugarren aurrerapen kantua aurkeztu du

J. A.

Lunes, 16 de septiembre 2024, 13:10

Lan berria sortze aldera bestelako musika ekoiztea oso presente izan du Aitor Bengoetxea Bengo musikari oiartzuarrak eta aurkeztutako lehen aleetan nabaritu da '4 Taupada' EPtik edota 2023an argitaratu zuen 'Bizirik' lehen lanetik aldendu nahi izan zuela. Hirugarren 'pausoa' eman du heltzear den albumeko hirugarren aurrerapen kantuarekin, 'Zu geatu ezkero'. Jada entzungai da plataforma digital nagusietan eta hiri-poparen ildotik jarraitzen du, 'BesteBehin' eta 'Ez da betiko' kantuekin egin bezala.

Publicidad

Abestian, maite duen pertsona baten galera kontatzen du Bengok, «orain nola sentitzen den eta pertsona hori orain hemen egongo balitz dena nolakoa izango litzatekeen». Hitzek egoera zail bat islatzen duten arren, nolabaiteko in crescendo bat da abestia: gitarra batzuekin eta erritmo mantsoagoarekin hasten da eta, pixkanaka, irekiz eta indarra hartuz doa, errepikan nabarmentzen amaitzen duen arte. Era horretan, hitzak eta erritmoa batera doaz, tristuraren eta amorruaren arteko nahasketa hori sortzea lortzeko, errepika frenetiko batekin biribilduz.

Julen Adurizek ekoitzi eta Eñaut Gaztañagak Gaztain Estudioetan nahastu eta masterizatu du 'Zu geatu ezkero' eta, kantuaz gain, dagoeneko ikusgai dago Rita Gratacósek zuzendu duen bideoklip berria.

2023. urte hasiera argitaratu zuen 'Bizirik' bere lehendabiziko diskoa (Gaztea Saria artista hasiberri onenari), zortzi abestiz osatuta dagoena. Azkeneko lan hau aurrekoa baino anitzagoa da eta, behin argitaratu ondoren, bere lekua izan du Euskal Herriko txoko, antzoki eta jaialdi askotako karteletan, 2024. amaiera arte luzatuko den 'Bizirik Bira' izenburuaren pean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad