Maite Larburu Asturiaseko ENCAJA2 jaialdian izango da

Pandemia betean sortu zen kontzertu eta multimedia grabazioen zikloa da eta dagoeneko erreferente bihurtu da

J. A.

Miércoles, 19 de abril 2023, 11:42

Maite Larburu ENCAJA2ren bederatzigarren denboraldiko kartela osatzen duten artistetako bat da. Pandemia betean sortu zen kontzertu eta multimedia grabazioen zikloa da, eta dagoeneko erreferente bihurtu da Asturiasko musika programazioaren barruan.

Publicidad

Artista polifazetikoa Jovellanos antzokian izango da apirilaren 26an, Carlos Taroncher (klarinete baxua) eta Ander Zulaikarekin (bateria) batera. Hirukoteak Larbururen azken lana zuzenean eskainiko du. Besteak beste 'Amua' antzerki-obrarako espresuki sortutako abestiak jasotzen dituena. Horretaz gain, 'Aho arraro' single jostariko letra berea da, Harkaitz Canoren ideia batetik abiatuta, eta euskararen berezitasunei eta ustezko zailtasunari heltzen dio ironia fin, iradokitzaile eta jostalaritik. Ibilbideko bigarren lana da, *Zart zigiluarekin kaleratutako lehena.

Aurrez, 2019an egin zuen debuta artista hernaniarrak 'Hezurren Azpian diskoarekin.

Larburu *Zart kolektiboko kide da, 2020an aurkeztu zenean sortzaileen auzolantegi gisa definitu zen proiektua. 2022an aurkeztu zuten amankomunean sortu eta ondutako estreinako proiektua, 'Loti (h)errena', «modu kolektiboan amets egiteko gonbidapen» gisa plazaratua eta Larburuk jarri zuen letra, ahotsa eta biolina.

Pasa den martxo honetan Gure Ahotsak zikloaren bosgarren ekimenean parte hartu zuen Maite Larburuk eta Victoria Eugenian Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida eta Neomak artistekin kontzertua eskaini zuen. 2019an «Gipuzkoako emakumezko musikariek duten maila artistiko aparta azpimarratzeko asmoz» abiatutako Gure Ahotsak ekimena, oholtza gainean musikari hasiberriak eta eskarmentudunak elkartzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad