Secciones
Servicios
Destacamos
Maite Larburu musikaria eta Merina Gris hirukote donostiarra Mercat de Música Viva de Vicen 35. edizioko programazio ofizialean izango dira irailaren 14an 'Basque. Music' Plataformaren eskutik. Sara, Julen eta Paskalek osatutako Merina Grisen emanaldia Carpa Atlántidan izango da arratsaldeko 18:45ean (dohain) eta Larbururena, aldiz, L' Atlántidako Sala 3 aretoan iluntzeko 20:30ean (lau euroko prezioan).
Donostiako hiru gaztek osatzen dute Merina Gris: Sara, Julen eta Paskal. 2020an beren indar sortzaileak batzeko erabakia hartu zuten. Musika estiloari dagokionez, Merina Grisekoek «pop zakarra» deitzen diote beren musikari. 2022an 'Zerua orain' diskoa kaleratu zuten.
Maite Larburu biolinistak Europa erdialdeko antzinako musika generoko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Larburu oso musikari polifazetikoa da, izan ere, biolinaz gain, gitarra jotzen du eta abeslaria da ere. Neighbor taldearekin bi disko plazaratu ondoren, bakarkako bideari ekin zion 2020an. Carlos Taroncher klarinete jotzailearekin eta Karlos Arancegui bateria-jotzailearekin batera, Krak (Zart, 2021) diskoa aurkeztuko dute zuzenean.
Aurreko edizioetan Chill Madia eta Idoia (2022), La Basu eta Lumi (2021) edo Amorante eta Ekiza, bezalako taldeek parte hartu dute Basque. Music. showcase-an.
MMVVeko 35. edizioa 2023ko irailaren 13tik 16ra egingo da. Musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz. Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.