J. Agirre
Jueves, 3 de octubre 2024
Sustraietara itzulera bat naturarekin harremana estutuz, baina aldi berean musikaltasun berritu batekin eta swing ukitu argiekin dator Sevillako O Sister! seikoteak. Hamabost urte betetzen dituztela ospatzeko 'Brand New Day' diskoa ekarri dute, ostiralean Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean aurkeztuko dutena. Ateak 22:00etan irekiko dira 22:30ean hasiko den zuzenerako eta azken sarrerak oraindik eskuragai daude 13 euroko prezioan. «Mozorroak alde batera utzita, taldearen dibertsitatea erakusten du», azaldu dute.
Publicidad
Seigarren lana den honetan duela mende bateko swingaren legatua ohoratzen dute ironiaren bitarteko hainbat iruzkin kritikorekin. Ez da 1920-1930 artean AEBetan sortu zen musikari egindako keinu bakarra, urte haietan arrakasta itzela lortu zuen 'The Boswell Sisters' hirukoteari segida ematen baitio taldearen izenak.
Orotara hamabi kantu ditu albumak, hamaika propio, eta guztietan nabari da taldearen esentzietako bat, etorkizunarekiko konpromisoa. Jatorrizko materialean oinarritutako lan honetan, testuek handitzen jarraitzen dute: egungo nahiz betiko gaiei buruzko letrak, gertatzen zaiguna eta afektibitatea, errealitatea eta barnekoari buruz hitz egiten dutenak. Naturarekin birkonexioak giza natura sartzen du barne eta hari honetan umoreak pisu handia dauka abestietan, publikoarekiko kontaktu zuzenak elikaturik.
Ostiralean Azpeitian eskainiko duten zuzenekoaz gain larunbatean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira eta biratxoa borobiltzeko igandean Bilboko Kafe Antzokian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.