Aurrez Nøgen taldeko abeslaria izan eta 'Loratzen' (Airaka, 2023) diskoa kaleratu ostean, «bide propioa» bilatu du Eider Saezek (Lazkao, 1998). «Itxi gabeko zauriak» zituela konturatu zen eta «pertsona erreserbatu» bezala definitzen bada ere, hauek ixteko «paper batean plasmatu» behar zituela nabaritu zuela dio, «abesti batean jarri eta nigandik atera, kanpora eraman». Bere buruari «behar nuen denbora» emanda hartu zuen prozesua eta azaroan aurkeztu zuen 'Nola aldatu gara?' diskoa, bigarrena bada ere «lehen diskoa balitz bezala tratatu» duena. Emaitza ostiral honetan aurkeztuko du Lazkaon, etxean, «oso berezia eta polita» izan den prozesuari beste koxka bat gehituz. Areria aretoan izango da, 20:00etatik aurrera, azken sarrerak oraindik eskuragai direla 10 euroko prezioan.
Publicidad
Lehenik barrura begirako ariketa eginda, «mezua harrapatu nahi zuenak harrapatzeko» bota zuen diskoa. Hasiera-hasieratik argi izan zuen «unibertso bat» sortu nahi zuela, baita «estetikoki eta soinu aldetik» nolakoa izango zen eta, horren baitan, «abesti guztiak puzzle baten parte» izango zirela. Ostean heldu ziren abestiak eta letrak. Hor jada, «guztiz murgildu» zen. Diskoa «emozionala» dela azpimarratzen du -«ni ere hala naiz», dio barre artean- eta jasotako harrerak «beste indar bat» eman diola zuzenekoei begira. «Harrapatu dien momentuan diskoak asko lagundu diela esan didate: transitatzea, lasaitzen, bere burua begiratzen. Pasada bat da».
Entzulea kokatzeko baliatu du lehen kanta, 'Negua', mezu gogorrekoa, doinu gozoagoekin kamuflatzen badu ere oihartzuna uzten duena. «Premisa horretan jartzen zaitu. Letra desesperantzadorea da, baina aldi berean doinuan esperantza kutsu bat dauka». Eskema bera errepikatzen da diskoan zehar eta «barne bidaia» izan dena islatzeko eta mezu baikorrago batekin amaitzeko, azken kantua '< 3' da «bihotzaren sinboloa eskerrak emateko. Gertatzen zaizkigun gauza on eta txarrak pasatzen dira, garrantzitsuena inguruan dituzun pertsonak eta harremanak dira», dio.
«Autodeskubrimenduan oinarritutako prozesuan» oso eroso sentitu da abeslari lazkaotarra, behin «nostalgia» igarota abiatu zuena eta «askatzeko» balio izan diona. «[Barnekoa] atera behar nuen eta libre sentitzen naiz». Horretarako funtsezkoa izan dira bi erabaki, dio: «lasai hartu eta nire buruari espazioa eman». Hori bai, tartean zalantza batzuk ere izan ditu, idazten hasi zenean «tematika nondik abordatu» ez zekielako.
Kontzertua
Kartela. Eider.
Lekua. Areria aretoa (Lazkao).
Eguna eta ordua. Gaur, 20:00.
Sarrerak. 10 euro.
Azken emaitzarekin zein jasotako lehen erantzunekin oso gustura dago ere. «Dena atera dut eta beste posizio batetik defendatzen ari naiz nire musika, hori zuzenekoetara trasladatzea guay dago. Jende askok idatzi dit diskoak transitatzen, lasaitzen, bere burua begiratzen asko lagundu diela eta horrelako gauzak esaten dizkidatenean oso hunkituta sentitzen naiz».
Publicidad
Etorkizunari begira 'Nola aldatu gara?' etor daitekeenaren pista bat izan daitekeela dio. «Nire burua kokatzen nabil, berdeskubritzen. Musikaren industriak nola funtzionatzen duen badakit, gauza politak ditu, baina atzetik ilunak ere eta hori abestietan ere aipatzen da. Hori mentalki gogorra izan daiteke, espiral batean sar zaitezkeelako». Horren aurrean prozedura argia du: «Gustatzen zizkidan gauzak indartu eta gustatzen ez zaizkidanetatik ahalik eta gehien aldenduz nabil».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.