![Olatz Salvador: «Gure munduan dena arrakasta ez dela erakusteak gure alde egin dezake»](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/18/olatz2-kI5F-U2201542682953XQB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Olatz Salvador: «Gure munduan dena arrakasta ez dela erakusteak gure alde egin dezake»](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/18/olatz2-kI5F-U2201542682953XQB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Sareak zaleekin kontaktu zuzena izateko «leihoa» direla argi du Olatz Salvadorrek eta, beraz, «zintzotasuna» zor diela. Musika koraltasunetik ulertuta, oso eskertua dago bidaide izan dituenei. Jada etorkizunera begira, ez du aterik ixten.
– Inguruan konplize mordoa aurkitu dituzu bai diskoan zein solasaldietarako. Musika ulertzeko zure moduarekin oso bat dator.
– Bai, erabat. Guztiz bat dator, ez dut beste era batean ulertzen. Ez dut konpetizio batean bizitzeko balio, are gutxiago kulturan. Ez dauka zentzurik. Ezinbestekoa da saretzea eta niri horrek, jendearekin elkartzeak, ikusteak non dagoen pertsona bakoitza eta zenbat gauza ditugun komunean, jarraitzeko gasolina ematen dit. Lotura oso sendoak, oso benetakoak lortzen dira, identifikazio bat ematen da. Jendeak bere lanak ditu eta, batzuetan, musikan bakarrik senti zaitezke, ez ulertua. Horrelako kulturgileekin juntatzen zarenean, gainera miresten ditudanak denak, hain jatorrak eta hain eskuzabalak, oso zortedun sentiarazten nau.
– Elkartze hori zuk ere asko bultzatzen duzu eta hurrengo belaunaldiarekiko oso gertuko begirada duzu: Idoia Asurmendi, Olaia Intziarte, Eire taldearekin... kolaboratu duzu, marketing-etik harago doan harremana da eta prozesuan ere eragina duena.
– Aipatzen nuen sare horrekin bat ahizpa zaharraren sen hori ateratzen zait, ez dakit zergatik, ia babestu nahian bide sano bat izan dezaten. Kasu batzuetan haiek jo dute nigana, besteetan alderantziz, baina beti izan dira harremanak artistikoak baina lagun harremanak. Kantuekin oso pozik egonda, ia aitzakia izan dira elkartze hori egon eta kontzertuetan ere topatzeko. Hainbeste jende gazte horrelako ilusioekin nabaritzea, gauzak beste modu batera egiteko gogoarekin. Aire fresko izugarria eta beharrezkoa niretzako.
– Eszenara ere aire fresko hori heldu da? Ematen du kolaborazioak ulertzeko beste modu bat dagoela.
– Orokorrean ez dakit, pentsatu nahi dut baietz. Nire kasuan bai, eta disko honetan izandako bi kolaborazioak dugun harremanak bultzatuta izan da. Izarorekin esaten duguna da nola ez dugun orain arte ezer egin hainbeste konpartituta! Kantuak eman digu elkartzeko elkarrizketa batzuetan, telebistara, solasaldietara... Lanean zure gustukoa den jendearekin elkartzea gozada bat da.
– Zintzotasun hori sareetan maiz islatu duzu, promozioaz gain sektoreari buruzko kontuez hitz eginda, kontzertuaren atzean zer dagoen, kontzertuen prezioarekin gardena izan zara edo inspirazio iturri direnei buruzko hausnarketa zabaldu zenuen. Ez du puntu suizida bat dauden hater-ekin?
– Nik asko sinesten dut gardentasunean, ez dut nire bizitza beste modu batera ulertzen. Mundura edo nire komunitatera leiho bat da eta zor diedan minimoa egia da. Gainera, ez dut balio itxurakeriarako edo gauzak ez diren era batan erakusteko polita eman dezaten. Iruditzen zait gure mundua hain polit pintatzen dela jendeak ez duela ulertzen zergatik uzten duen talde batek bere bidea edo zergatik egon gaitezken agortuta, musikan jarraitzeko indarrik gabe. Itzaleko hori, gauzak diren bezala erakusteak, gure alde egin dezakeela. Ulertzea dena ez dela arrakasta eta 'brilli-brilli'.
– 'Amestea zer ote den galdetu zenidan zuk behin, nik jakingo banu bezala' zenion 'Zintzilik' kantuan. Berezko poetikotasunari azken bideoklipetan aktore lanak gehitu dizkiozu. Antzerkia edo idaztea planteatu izan dituzu?
– Antzerkia da beldur gehien ematen didana. Kantuko klaseak hartzen ditut eta irakasleak esaten dit interpretazio klaseak ere hartu beharko nituzkeela, baina ez naiz ausartzen. Interpretazioa, dantza gustatuko litzaidake, baina lotsak jartzen dizkidan mugak dira. Gorputzarekin badut muga hori eta banoa poliki-poliki gainditzen. Horretaz gain, txikitan margotzea asko gustatzen zitzaidan, nire ama oso margolari ona da. Agian ez dut denbora hartzen zabaltzeko, baina nahiko lan! Idaztearena beti maite izan dut, baina ez daukat konstantzia edo diziplinarik.
– Itziar Ugarteren poema bat inspirazio izan duzu eta 'Zainak Eman'-en bueltan esamolde eta hitz jokoak ere badira. Irakurtzen duzula nabari da.
– Txikitatik hitzen mundua eta hitz-jolasak asko gustatzen zaizkit, nire musikaren marka bada. Konektatzen nauen gauza bat da eta auskalo, agian egunen batean idatzizko olerki batzuk edo baliteke egitea. Baina oraintxe buruan ez daukat ezer. Txori eta amets asko ditut, baina denbora mugatua. Musikarekin badaukat nahikoa lan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.